Idurre Bideguren Gabantxo
Bermeoko Alkatea
[dropcap]01.[/dropcap]
Nola iritsi zinen politikagintzara?
Zinegotzi moduan sartu nintzen eta legealdi hori amaitutakoan alkatetzara aurkezteko proposamena egin zidaten. Momentu ona zela pentsatu neban honelako lan bat hasteko. Alkate moduan 2. legealdia da
[dropcap]02.[/dropcap]
Zeintzuk dira politikagintzara sartzean topatu dituzun zailtasun handienak?
Anonimotasuna galtzen dozu eta kritika errazerako erakuslehioan sartzen zara. Gainera, denboraren kudeaketa ez da batere erraza eta nahi eta nahi ez eragin zuzena sortzen dute gure bizi pertsonalean.
[dropcap]03.[/dropcap]
Zerk motibatzen zaitu gehien tokiko politikagintzan?
Proiektu interesgarrietan eta herritarrengan eragin positiboa izango duten erabakietan parte izatea.
[dropcap]04.[/dropcap]
Eta zerk motibatzen zaitu gutxien?
Epaitegietako kontuek eta alderdikeriek energia asko kentzen digute.
[dropcap]05.[/dropcap]
Zer-nolako garrantzia dute, zure ustean, berdintasun-politikek udal mailan?
Oso inportanteak dira. Aurrerapausuak eman ditugula pentsatu arren oraindik gure kulturan berdintasuna falta zaigu eta ez ditugu gizon eta emakumeak neurgailu berdintsuekin neurtzen.
[dropcap]06.[/dropcap]
Politikagintza aldatzen ari da emakumeen parte-hartze handiagoari esker?
Politikagintza aldatzea kultura aldaketa bat da eta beraz, denbora luzeagoan nabarituko dira aldaketak. Horretarako sartzen garen emakumeok gizonezkoen trajeetan sartu beharrean geure traje propioak egin behar ditugula uste dut. Herritarra era bateko alkate eta euren lidergora ohituta dago baina denborarekin emakume alkateen estiloa apreziatzea lortuko dugu.
[dropcap]07.[/dropcap]
Nola susta litezke aukera politiko ezberdinetako emakumeen arteko itunak xede komunak bilatze aldera?
Amankomunean ditugun gauzak landu behar ditugu eta agenda politikoan beste gauza batzuen aurretik jarri.
[dropcap]08.[/dropcap]
Zer proposatuko zenuke Basqueskolarako?
Gauza asko egin daitekez. Euren artean, Alkate eta zinegotzien kontziliazioa errazteko akordua lantzea eta emakume hautetsien lidergo eta komunikazio gaitasunak hobetzeko laguntza.
[dropcap]09.[/dropcap]
Zein aholku emango zenieke politikagintzaren mundura lehen aldiz sartu diren emakumeei?
Komunikazioa eta talde lanaren inportantzia.