Basqueskolaren aurkezpena Washingtonen: genero-berdintasunerako politika publikoak partekatzeko eta ezagutzeko aukera

Basqueskolaren aurkezpena Washingtonen: genero berdintasunerako politika publikoak partekatzeko eta ezagutzeko aukera

[su_carousel source=”media: 1679,1678,1677,1676,1675,1674,1673,1672,1671,1670,1669,1668″ link=”image” target=”blank” height=”180″ title=”no”]

Apirilaren 27an, Virginia Woolf Basqueskola ekimena aurkeztu zen Generoko Praktika Onak jardunaldian, BIDen egoitzan, Washington DCn. EUDELek eta Emakundek elkarrekin sustatutako ekimenarekin batera, beste hiru programa aurkeztu ziren. Aurretik, Europako hogeita hamarretik gora proiekturen artean hautatu ziren horiek: Emakundek kontratuetan, diru-laguntzetan eta enpresetan emakumeen eta gizonen berdintasuna egoteko klausulak jorratu zituen; Valentziako Eraikuntza Institutuaren hiri-plangintzarako genero-mahaia aurkeztu zuen Valentziako Generalitateak, eta genero-politikak udaleko maila guztietara zeharka helarazteko programa azaldu zuen Graz hiri austriarrak.

Nati López de Munain Burguko alkateak sortu zenetik hartu du parte, zuzenean, Basqueskolan. Bada, berak aurkeztu zuen Euskadiko emakume hautetsien “gune propioa”, eta gune horren xedeak, ibilbidea eta etorkizunera begirako estrategiak azaldu zituen. Alkatearen hitzetan, “Basqueskolak interes handia pizten du; izan ere, emakumeen parte-hartze soziopolitikoa sustatzeko eta horri laguntzeko orduan, benetan da eredu bakarra”.

Bidaia asko planifikatu zen, Valentziako eta Grazeko praktika onen inguruko ezagutzak partekatu nahi baikenituen, eta horiekin harremanetan jarri. Bestetik, Amerikako Garapenerako Bankuaren lana ezagutu nahi genuen. Aldi berean, Basqueskolak bezalaxe hainbat ekintza-arlotatik emakumeak politikan egotea sustatzen duten erakunde batzuk ezagutzeko baliatu genuen denbora.

Bereziki interesgarriak izan ziren OEAko Amerikako Emakumeen Batzordearekin eduki genituen bilerak. Batzorde horrek legedia, protokoloak, gidak eta txostenak sustatzen ditu Latinoamerikan, politikagintzaren arloan emakumeen aurka ezartzen diren jazarpena eta indarkeria desagerrarazteko xedez, Wilson Center-ek garatu duen Global Women’s Leadership Initiative (Emakumeen lidergorako ekimen orokorra) ekimenaren bidez. Ikerketa- eta garapen-zentro bat da hori, eta proiektu ugari abiarazten ditu emakumeek munduan duten parte-hartze politikoa jasotzen dutenak, eta 2050ean mundu osoan lidergo politikoa dagoen tokietan % 50 emakumeak izatea lortzeko xedea dauka.

Lan-sare horiek guztiek Basqueskolaren lana indartzen dute, eta, gainera, politikagintza parekiderantz aurrera egiten ari den mundu globalean harremanak sortzeko balio dute.

 

Scroll to Top