Ikusi zenbat gauza egin dezakegun elkarrekin
Talde Eragilearen bidez
2023an osatu zen Talde Eragilea legegintzaldirako, aniztasun handiko taldea, Euskadiko udalerrietako pentsamolde guztietako emakume hautetsiez osatua.
Ekintzak:
Legegintzaldirako estrategia eta Basqueskolaren urteko ekintza-plana zehaztea eta adosteas, jarduketa-eremu bakoitzean.
Lan-batzordeak koordinatzea eta sustatzea.
Emakume hautetsien eragin politikoa gidatzea eta sustatzea, emakumeek eremu lokalean duten parte-hartze politikoa agerian jartzeko.
- Basqueskola ordezkatu partaidetzazko zenbait foro eta gunetan.
Eta lan-batzordeak
Lan-batzordeetan, emakumeek politikan parte hartzeari eragiten dioten gaiak aztertu eta lantzen ditugu, eta horretaz gogoeta egiten dugu. Hortik abiatuta, ezagutza eta irizpideak sortzen ditugu, elkarri adierazteko eta elkarrekin lan egiteko. Gune horiek irekiak dira aztertutako gaiez interesa duten emakume hautetsi guztientzat.
Aurreko agintaldietan, beste batzorde batzuk aritu dira lanean:
- Denboraren erabilerak politikan
- Basqeueskolak politikan duen eragina
- Elkarri lagun egitea eta elkar babestea
Bi batzorde dira abian:
- Emakumeen aurkako indarkeria politikan
- Berdintasunerako sareak eta itunak
Batzordeak beren kabuz antolatzen dira, eta beren lan-plana aukeratzen dute. Online bildu ohi dira, hilean behin, parte-hartzaileei egokiena iruditzen zaien asteko egunean eta orduan. Lehen bileran, asteko zer egun eta zer ordutegi den guztientzat egokiena aztertzen dute.
Jakin nahi al dituzu zure udalerriari buruzko datuak?
Txosten interaktibo honetan, denboran zehar emakumeek politikan izan duten parte-hartzearen bilakaera aztertzen da, eta norberaren arabera interes handiena duten datuak landu daitezke.