Belaunaldien arteko elkarlana, 2026ko Basqueskola Topaketaren ardatz

Ekainaren 12an egingo dugu gure urteko topaketaren edizio berria, “Sareak eraikitzen / Construyendo redes” lelopean. Jardunaldiaren ardatza emakume gazteen parte-hartze politikoa eta belaunaldien arteko ahizpatasun-sareen eraikuntza izango dira. Bertan, EAEko emakume alkateak eta zinegotziak bilduko dira belaunaldi-erreleboak eta emakumeen politika egiteko moduek planteatzen dituzten erronka eta aukerei buruz hausnartzeko.

Programa

12:00 – 12:10 Ongietorria eta testuingurua
12:10 – 13:30 Mahai-ingurua: emakume gazteak, ahotsa politikan
13:30 – 14:30 Talde-dinamika: belaunaldien arteko ahizpatasuna eraikitzen
14:30 – 15:30 Bazkaria
15:30 – 16:30 Bazkalondoa: VWBasqueskolako batzordeek egindako lanaren jarraipena

Eman izena hemen: https://forms.gle/cPfKifPZfbbr12DE6 

Scroll to Top