
EUDELekin, tokiko politikan emakume hautetsien aurkako indarkeria sexistari aurre egiteko ekimen aitzindaria aurkeztu genuen Bilbon. Proposamenak berdintasunaren eta kalitate demokratikoaren aldeko konpromiso instituzionala hartzera gonbidatzen ditu EAEko udalak eta hautetsiak.
Neurriak Basqueskolaren esperientziatik eta sareko lanetik abiatzen dira, indarkeriarik eta diskriminaziorik gabeko tokiko espazio politikoak bermatzeko helburuarekin.