
Joan den ekainaren 12an Argomanizen egin genuen VW Basqueskola Topaketa 2026 – Sareak eraikitzen jardunaldia, eta emakumeen lidergo politikoa indartzeko, esperientziak partekatzeko eta elkarrengandik ikasteko espazio aberasgarria izan zen. Jardunaldian zehar emakume gazteen parte-hartze politikoari buruz hausnartu genuen, belaunaldiarteko elkarrizketa sustatu genuen eta etorkizunera begirako proposamenak landu genituen world café dinamikan.
Eskerrik beroenak parte hartu zuten emakume zinegotzi eta alkate guztiei. Zuen konpromisoari, ezagutzari eta ekarpenei esker, tokiko politikako emakumeen arteko sareak indartzen eta berdintasunaren zein demokraziaren alde lanean jarraitzen dugu.