BASQUESKOLAKO “Politika eraldatzailerako komunikazioa genero ikuspuntutik” IKASTAROAREN AMAIERAKO SAIOA

 

Basqueskolako “Politika eraldatzailerako komunikazioa genero ikuspuntutik” ikastaroaren amaierako saioa

“Politika eraldatzailerako komunikazioa genero ikuspuntutik” lehenengo ikastaro mistoaren amaierara iritsi gara (online eta aurrez aurrekoa izan delako izan da mistoa).

Komunikazio eraginkor eta eraldatzailea garatzen laguntzeko tresnak eskaintzea izan da prestakuntza-programa horren xedea. Bada, aurrez aurreko saio batekin hasi zen, irailaren 9an, eta lineako beste lau saiorekin jarraitu zuen, plataforma digital baten bidez. Plataforma horretan, ezagutzak, esperientziak eta jakinduriak partekatu dituzte prestatzaileek nahiz ikasleek.

Prestatzaileak: Pilar Kaltzadak eta Ana Erostarbek diseinatu dute lantegia, lau modulutan bananduta:

  1. Ahalduntzea: gure mezuaren gaineko kontrola hartzea: AHOTSA ETA ENTZUTE AKTIBOA.
  2. “Norberaren ahotsa”: KOMUNIKAZIO-ESTILOAK.
  3. KOMUNIKABIDEAK: berdintasunezko ikuspegia proiektatzea.
  4. HITZIK GABEKO KOMUNIKAZIOA: estereotipoak eraldatuz.

Azken saioan, ikastaroa baloratu zuten bai ikasleek, bai prestatzaileek, eta prestakuntzan gehien agertu diren gaiei buruzko ikuspegi orokorra partekatu zuten. Hauek izan dira gai horiek:

– Komunikazioaren garrantzia

– Denboraren kudeaketa

– Barneko ahotsa

– Prozesuaren kontrola

– Komunikazio- eta argudio-estiloak

Saioan, komunikazio-prozesua behar bezala antolatzeko gomendio praktikoak eman zituzten prestatzaileek, baita argudiatzeko nahiz konbentzitzeko tresnak eman ere. Bestetik, “Ekintza komunikatiboa prestatzeko ibilbide-eredua” dokumentua eman zieten ikasleei.

 

Azken saio horretan, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria eduki genuen gurekin. Emakumeek politikan duten proiekzio publikoa izan zuen mintzagai, eta, bere eskarmentuaren berri emateaz gain, gomendioak ere eman zizkigun, ikusgarritasun publiko handia duen bere tokitik. Gainera, sortu zenetik bertatik Virginia Woolf Basqueskola proiektuarekin eduki dituen bizipenak eta lotura partekatu zituen gurekin.

Saioa amaitzeko, euskal emakume hautetsiek beraiek emakume politikarien sarea indartzeari eta baterako hainbat ekintza sustatzeari begira eratu dituzten lantaldeen bidez VW Basqueskolan parte hartzen jarraitzera bultzatu ziren bertaratutakoak.

Azken batean, konplizitate-sareak ehuntzen jarraitzeko, egunez egun tokiko politikan lan egiten duten emakumeak kezkatzen dituzten gaiak jorratzeko eta urtea lagunduta zaudelako sentipenak sorrarazten duen optimismoarekin ixteko aukera izan zen.

Ikastaroaren arrakastarekin bat egin zuen amaiera bikaina izan zen.

Scroll to Top