
Basqueskolako ordezkariak Palman izan ziren azaroak 6 eta 7an, Les Elegides – Emakume Hautetsien Nazioarteko II. Topaketan, Fons Mallorquí de Solidaritat i Cooperació erakundeak antolatuta.
Topaketak Ipar eta Hego Globaleko hainbat lurraldetako emakume hautetsi eta adituak bildu zituen, emakumeen ahotsak, esperientziak eta ezagutzak partekatzeko. Bi eguneko jardunaldietan, parte-hartzaileek emakumeen lidergo politikoa, berdintasuna, indarkeria politikoaren aurkako estrategiak, zaintza-sistemak eta tokiko agenda feministak landu zituzten besteak beste.
Euskadiko ordezkaritza Basqueskolako kide diren hainbat udalerritako emakume hautetsiek osatu zuten, besteak beste Elburgo, Gordexola, Irun, Zalduondo eta Sopelako alkate eta zinegotziek.