Abian da Basqueskolaren BIDELAGUN 2023 Programa tokiko hautetsi berrientzat
[su_divider top=”no” size=”1″]
Hemen klikatu materiala deskargatzeko
[su_divider top=”no” size=”1″]
Zer da BIDELAGUN Programa?
[su_expand more_text=”irakurri gehiago” height=”40″ hide_less=”yes” link_color=”#a7137d ” link_style=”button”]Berdinen arteko akonpainamendu programa bat da, hau da, hautetsi beteranek hasi berria den hautetsi edo alkate bati bere erantzukizunean lehen urratsak ematen lagunduko dute.
Online laguntza pertsonalizatua euskal udalerrietako hautetsi berriei euren lehen urratsetan, udal-politikan ibilitako beste hautetsi batzuek metatutako esperientziaren bitartez.
Elkarrenganako prozesu aberasgarria, konfiantzan, hurbiltasunean eta ahalduntzean oinarrituta[/su_expand]
Nork parte har dezake?
[su_expand more_text=”irakurri gehiago” height=”40″ hide_less=”yes” link_color=”#a7137d ” link_style=”button”]Programa zuzenduta dago Udalean lehen aldiz kargu bat hartzen duten emakumeei, HASIBERRIAK. VWB-ren ‘Hasiberri’ mentoreduna, bere kargu berriaren egokitzapena lortzeko eta ikasten laguntzeko VWB mentore batekin lan egin nahi duen alkate edo zinegotzi berri bat da.
Entzuteko eta aholkatzeko aliatu bat aurkituko du, bere ibilbideko esperientziatik eta ezagutzatik ikuspuntu eta baliabideak eskainiko dizkiona[/su_expand]
[su_expand more_text=”irakurri gehiago” height=”40″ hide_less=”yes” link_color=”#a7137d ” link_style=”button”]Programak eskarmentu handiko hautetsiak ditu (jardunean daudenak edo kargua utzi berri dutenak) – BIDELAGUNAK, HASIBERRIei lehen urratsetan laguntzeko. VWB mentore bidelaguna emakumezko udal-hautetsia da, edo izandakoa, eta tokiko politikan aritzeko eskarmentua, trebetasunak eta ezagutzak dauzka.
Halaber, eskuratu dituen gaitasun horiek emakume hautetsi berri batekin (mentoredun batekin) borondatez eta modu altruistan partekatzeko prest dago, udalean egingo duen ibilbidearen hastapenetan eta karguan laguntzeko asmoz, konfiantzan, errespetuan eta konfidentzialtasunean oinarritutako zenbait elkarrizketaren bidez[/su_expand]
Nola garatuko da?
[su_expand more_text=”irakurri gehiago” height=”40″ hide_less=”yes” link_color=”#a7137d ” link_style=”button”]Virginia Woolf Basqueskolako Mentoring programa 2023ko azken hiruhilekoan hasiko da, eta 2024ko irailera bitarterako iraupena izango du. Mentore-mentoredun taldeek 5 ONLINE saio inguru adostuko dituzte, aurrez-aurre egiteko malguntasunarekin nahiago izanez gero.
Lehen seihilekoa: (gutxienez) ONLINE saio 1 hilabete eta erdi edo 2 hilean behin + komunikazio telefonikoa, email, Whatsapp eta abar. Fase honen helburua mentore-mentoredunaren artean konfiantza erlazio bat sustatzean datza, oso garrantzitsua izanik bakoitzak bere espektatibak adieraztea eta hasi berria den erlazioaren oinarriak finkatzea.
Bigarren seihilekoa (gutxienez) ONLINE saio 1 2 edo 3 hilean behin bitartean + komunikazio telefonikoa, email, WPP eta abar. Honakoa etapa garrantzitsua da Mentoring- Montre-mentoredun talde bakoitzak era pertsonalean eramango du Aurrera, estilo eta bide-orratz propioak edukiz.
Gainera, mentore eta mentoredun guztien beste bi topaketa egongo dira (online): 1 hasieran: elkar ezagutzeko eta proiektu “handi” baten partaide sentitzeko aukera, mentore-mentoredun norbanako prozesutik haratago joanez. 2023ko abendurako aurreikusia. Prozesu amaieran beste 1, emaitzak baloratzeko. Data 2024an zehazteke.[/su_expand]
Nola parte har dezaket?
- BIDELAGUN izan nahi baduzu, bete formulario hau eta zurekin jarriko gara harremanetan. [su_spoiler title=”INPRIMAKI hau bete ezazu ” style=”fancy”]
Error: Contact form not found.
[/su_spoiler] - HASIBERRI bazara, bete formulario hau eta zurekin jarriko gara harremanetan. [su_spoiler title=”INPRIMAKI hau bete ezazu ” style=”fancy”]
Error: Contact form not found.
[/su_spoiler]