Emakumeen lidergo eraldatzaileak berdintasunezko gizarte bat lortzeko: Basqueskola EHUko udako ikastaroetan

Emakumeen lidergo eraldatzaileak berdintasunezko gizarte bat lortzeko: Basqueskola EHUko udako ikastaroetan

  • Itziar Carrocera Fernández, Santurtziko Udaleko Gizarte Ekintza eta Berdintasun zinegotzia eta Basqueskolako ordezkaria, “Esparru politikoko lidergoaren inguruko poiektua: Virginia Wolf Basqueskola” hitzaldiarekin arituko da.
  • Basqueskolatik Emakundek Udako Ikastaroak Fundazioarekin elkarlanean antolatutako ikastaroan parte hartzera animatzen zaitugu

Ekainaren 29an eta 30ean Donostian Emakundek antolatuta “Emakumeen lidergo eraldatzaileak berdintasunezko gizarte baterako” ikastaroa egingo da, EHUren Udako Ikastaroen barruan. Ikastaroa online ere jarraitu ahal izango da.

Berdintasunezko gizarte bat eraikitzeko emakumeak botere eta erabakiak hartzeko guneetan sartzea eta eremu soziopolitikoetan, antolakuntzakoetan eta ekonomikoetan eragina izatea beharrezkoa da.

Horretarako, funtsezkoa da lidergo feministak eta eraldatzaileak eraikitzea, boterea erabiltzeko modu zaharrak ez errepikatzeko. Ildo horretan, Itziar Carrocera Fernandezek, Santurtziko Udaleko zinegotziak, Virginia Woolf Basqueskola tokiko hautetsien sarea aurkeztuko du, ahalduntze feministan oinarritutako lidergo politikoa garatzeko jardunbide egoki gisa, bai kolektiboan bai indibidualean.

Botere egitura patriarkalak identifikatu eta euretaz hausnartzeaz gain emakumeen lidergo feministarako oztopoak ezagutzeko helburuarekin, ikasturtean zehar estrategia, neurri eta ekintza positiboak identifikatuko dira, emakumeen ahalduntzea eta parte-hartzea gizarte eremu guztietan bultzatzeko.

Halaber, gizarte-antolaketaren hainbat esparrutan emakumeen lidergo eta lidergo eraldatzaile, feminista, eraginkor eta belaunaldien artekoa esperientzia eta lezio ezberdinak elkarbanatuko dira.

Izena-emateko eta prohrama osoa konstulatzeko hemen

Scroll to Top