Amaya Rojas Ruiz

 

Amaya Rojas Ruiz

Zinegotzia, Barakaldo.

[dropcap]01.[/dropcap]

Nola iritsi zinen politikagintzara?

Nire auzoko tokiko taldean egin nintzen alderdikide Euskadiko Alderdi Sozialistan, Gurutzetan (Barakaldo), 2002an. Lanean nuen esperientziarekin, bai eta nuen prestakuntzarekin ere, administrazio- eta kontularitza-lanak egin nituen. 2007an, Barakaldoko Udalerako hauteskunde-zerrendetan aurkeztea proposatu zidan alderdiak, eta onartu egin nuen. Ordutik, udaleko politikagintzan nabil; 2011ra arte, zinegotzi izan nintzen Gobernu Taldean, Kudeaketa Arloko arduradun. Orain, oposizioan nago. Bestetik, Alderdi Sozialistako beste organo batzuetako politikagintzan hartzen dut parte.

[dropcap]02.[/dropcap]

Zeintzuk dira politikagintzara sartzean topatu dituzun zailtasun handienak?

Bizitzan guztiarekin gertatzen den bezalaxe, ezer ez da doakoa; zertarako balio duzun erakutsi behar duzu eta landu. Eremu horretan, batzuetan, zailagoa izaten da hori egitea, genero eta esperientzia kontuengatik. Egia da aurrerapausoak eman ditugula, eta kremailera erako hauteskunde-zerrendak egiteak politikagintzan aritzeko aukera gehiago ematen digula emakumeoi. Eman didan aukera eskertu behar diot nire alderdiari, esperientzia bakana delako, zailtasunak egon arren

[dropcap]03.[/dropcap]

Zerk motibatzen zaitu gehien tokiko politikagintzan?

Duela 43 urte jaio nintzen Barakaldon, eta bertan bizi naiz. Uste dut aukera bakana dela herritarrentzako hobekuntza-, elkartasun- eta berdintasun-politikak egiteko, horiengandik hurbil egon eta horiei entzuteko, eta gutxi batzuk dugun lana praktikan jartzeko, hau da, gure udalerrian ordezkari politiko izateko. Ikaskuntza etengabea da.

[dropcap]04.[/dropcap]

Eta zerk motibatzen zaitu gutxien?

Batzuetan mugatuta egoteak, herritarren eskaerei erantzun eraginkorra ematera egoten baikara mugatuta zenbaitetan, bai gure esku ez dagoelako, bai udalaren eskumenak ez direlako. Horrek frustrazioa eragiten dizu, behar asko daude-eta: enplegua, etxebizitza…

[dropcap]05.[/dropcap]

Zer-nolako garrantzia dute, zure ustean, berdintasun-politikek udal mailan?

Udaleko politikak dira hurbilen daudenak, eta gure herriko herritarren eskaerak, emakumeen eskaerak, azkarrago hauteman ditzaketenak, baita erantzun eraginkorrenak eman ditzaketenak ere. Egia da, halere, gure udal-eskumenak mugatuta daudela, baliabide ekonomikoak bezalaxe. Udalek berdintasun-planak sustatzen dituzte, proiektuak dira. Horietan, xedeak eta jarduerak jasotzen dira, eta udal-proiektua biltzen dute berdintasun-politiketan.

[dropcap]06.[/dropcap]

Politikagintza aldatzen ari da emakumeen parte-hartze handiagoari esker?

Nire ustez, ikuspuntu ezberdinekin lan egiteak bizitzako edozein eremuri ekartzen dio iritzi-aberastasuna, sentsibilitate handiagoa; baietz uste dut. Emakumeok gehiago borrokatu behar izan gara politikagintzan egoteko (eta halaxe dio historiak): bozkatu ahal izateko, gure independentzia erakusteko, bizitza pertsonala eta lanekoa bateragarri egiteko, prestakuntza jasotzeko, ardura handiagoko postuak eskuratzeko eta hauteskunde-zerrendetan egon ahal izateko, eta ez dugu aukera baztertu.

[dropcap]07.[/dropcap]

Nola susta litezke aukera politiko ezberdinetako emakumeen arteko itunak xede komunak bilatze aldera?

Hainbat ideologia eta alderdi politikotako ordezkaritza dago erakundeetan, eta berdintasun gaietan, emakumeen eskubideen inguruan, ulermen zabala dago, guztion bizitza hobetzeko nahia: kontziliazioaren arloan, genero-indarkeriaren arloan, ahalduntzean… Oraindik ere, ordea, lan handia dugu egiteko, eta gehiago lortzen da elkar ulertuz amorratuz baino, eskubide gehiago eta ongizate handiagoa lortzeari begira.

[dropcap]08.[/dropcap]

Zer proposatuko zenuke Basqueskolarako?

Ideia gisa, Emakumeen Foroa abiaraztea (orokorrean), ideiak, proposamenak, esperientziak… partekatzeko eta trukatzeko bizitza politikoaren eta pertsonalaren eremu ezberdinetan. Horren xedea litzateke emakume guztion bizitza hobetzeko hobekuntzak eta politikak planteatzea erakunde guztietan, ordezkaritza politikoaren eta eskumenen arabera. Era berean, interesgarria litzateke beste herrialde batzuetako emakume politikariei entzutea eta horiekin elkarreraginean aritzea, beste bizipen batzuetatik ikasteko.

[dropcap]09.[/dropcap]

Zein aholku emango zenieke politikagintzaren mundura lehen aldiz sartu diren emakumeei?

Animoa eta indarra. Ezer ez da erraza, baina gogoa eta inplikazioa badago, lortzen da. Emakumeok politikagintzan parte hartzeko aukera daukagu, eta baliatu egin behar dugu, lan eginez eta arduraz.

Scroll to Top