Virginia Woolf Basqueskolak, emakume hautetsien sareak AKADEME Jardunaldian parte hartu du, UPV/EHUko emakume akademikoen lidergorako programaren 3. deialdia
2018ko urtarrilaren 23an, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakulatatearen Paraninfoan egindako “Mujeres enREDadas: AKDM y otras experiencias” Jardunaldian, Virginia Woolf Basqueskolak, Euskadiko emakume alkateen eta zinegotzien sareak, jabekuntzaren eta lidergoaren helburuak lortzeko lan egiten duten beste emakumeen sare batzuekin, bere eskarmentua elkartrukatzeko aukera zuen.
AKADEME programa, UPV/EHUko emakumeen eta gizonen arteko Berdintasun II. Planaren (2014-2017) ekintzen eta konpromisuen bat da:
[su_highlight background=”#f3f5f4″ color=”#5b5b5b”]”Prestakuntza eta laguntza programa, helburutzat duena emakume akademikoen lidergo ahalmena eta autolidergorako trebetasunak garatzea, erantzukizun postuetara iristen eta postu horietan irauten laguntzeko, irakaskuntzan, ikerketan eta transferentzian. Emaitza gisa, parte hartzaileak emakume akademikoen laguntza sarean parte hartzea espero da: alde batetik, kezkak, esperientziak, arrakastak eta zailtasunak partekatzeko; bestetik, elkarri laguntzeko modua emango duten harremanak ezartzeko, erantzukizun postuetara iritsi eta postu horietan irauteko”[/su_highlight]
Emakumeen Sareak, jabekuntzarako eta lidergorako estrategia moduan
AKADEMEren hirugarren edizioaren sustapena parada interesgarria zen emakumeen sareek eskaintzen duten banakako jabekuntzarako eta jabekuntza kolektiborako estrategian sakontzeko, zenbait arlotatik eskarmentu antzekoak bilduz: akademiatik, politikatik, komunikaziotik zein herritarren mobilizaziotik.
Zer da sare bat eta zergatik sarean “saretu”?

Marta Macho Stadlerrek, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Irakasleak, Berdintasunerako Emakunde Saria 2016an jaso duenak, “Emakumeak sareetan, emakumeen sareak” hitzaldiarekin jardunaldia kokatu zuen. Stadlerrek eztabaidatzeko zenbait galdera proposatu zuen, besteak beste, emakumeen arteko elkartasuna sarean bakarrik eratutako egiturei egokitzeko baliagarria den; edo, ostera, egitura berriak lortzea izan behar duten helburu.
Praktikak elkartrukatzen
Josune Irabienek, Amurrioko Alkateak; eta Paula Amievak, Getxoko zinegotziak, Virginia Woolf Basqueskola nola sortu zen eta nola lan egiten duten azaldu zuten:
[su_highlight background=”#f3f5f4″ color=”#5b5b5b”]“Aukera politika ezberdinekiko emakume hautetsien talde bat gara eta gure indarrak batzen ditugu konfiantza esparrua eraikitzeko, non esperientziak partekatzearren eta, honekin, tokiko politikan emakumeen lana erraztearren; elkartasunaz eta baterako lanaz, honako xede lortzekotan: emakumeen eta gizonen arteko Berdintasuna errealitate bihurtu dadin gure udalerrietan zein berehalako helburuetan”[/su_highlight]
Irabienek eta Amievak Virginia Woolf Basqueskolaren Talde Eragilea aurkeztu zuten, bai esperientzien mahaian, bai ondorengo mahai inguruan: “Emakumeen sareak: bertuteak, oztopoak eta erronkak”, hauekin batera: AMITekin, Asociación de mujeres investigadoras y tecnólogas-ekin; Docemiradas-ekin, komunikazio feminista kolektiboarekin; Getxoko sare feministarekin, Getxoko emakume feministen Sarearekin.
Aurkezpenek gerturatutako publikoarekin solasaldi animatua sortarazi zuten. Egoera horrek mahaigaineratu zituen gaiek, kezkek eta helburuek lau sare gonbidatuak zein jardunaldiaren anfitrioia lotzen dituzte, antolaketarako ereduetatik, xedeen definiziora. Lan egiteko era hau jarraitzeko zereginaren eta konpromisuaren garrantzia argi geratu zen, esfera guztietan emakumeen lidergotik eta jabekuntza kolektibotik eraldaketa sozialaren estrategia gisa.


