Udaren ondoren, Basqueskolako batzorde eta taldeak jarduera itzuli dira

Udaren ondoren, Basqueskolako batzorde eta taldeak jarduera itzuli dira

Basqueskolak jarduerari berriro ekingo dio bere egituren bidez: Talde Eragilea eta Basqueskola Sarearen inguruko lan-batzordeak.

Asteazken honetan, irailak 16, Basqueskolako talde eragilea birtualki bildu da azken lauhileko honetako agenda markatzeko.

Lan batzordeak ere abian jarri dira:

  1. Sareen eta Aliantzen Batzordea online bildu zen joan den asteartean, hilak 15, eta bertan, jarraituko den lan-agenda definitu zen, “Feminismoa eta aldaketak politikan” Basqueskolako Jardunaldian ateratako ondorioen arabera. Horregatik, zainketei buruzko eztabaida feministara hurbiltzea izango da haien lehen lan-ardatza. Hurrengo bilera urriaren 13an izango da.
  2. Hilaren 22an, Emakumeen aurkako Indarkeria Politikan Batzordea bilduko da, euskal hautetsiek emakumeen parte-hartze politikoa zailtzen duten indarkeria-adierazpenen inguruan dituzten kezkak jaso eta aztertzeko.
  3. Laster bilduko da Harrera eta Akonpainamendu Batzordea.

Batzorde guztiak Euskadiko tokiko hautetsi guztientzat dira.

Parte hartu nahi baduzu, egin ezazu gure formularioaren bidez:

Basqueskola Sarea

Zuen zain gaude!

Scroll to Top