Emakume hautetsien topaketa Basqueskolak antolatutako Coaching eta Lidergo ikastaroan
Jarduera politikoan lidergoa bultzatzeko asmoz, 2020ko irailaren 10ean, ostegun honetan, Coaching eta lidergo-ikastaro berri baten lehen saioa hasi zen, Basqueskolako prestakuntza-esparruan. Ikastaro hau azarora arte luzatuko da, eta aurreko urteetan bezala, Maru Sarasolaren dinamizazioa izango du, talde eta erakundeen kudeaketan aditua, berdintasun-politiketan ibilbide luzea daukana.
Coaching-tekniketatik hasi eta talde-dinamika eta talde-gogoetetaraino, prestakuntzan parte hartzen duten emakume hautetsiek tokiko politikan benetako berdintasun-baldintzetan parte hartzea mugatzen duten oztopoak identifikatuko dituzte. Hartara, beren gaitasunak eta baliabideak aktibatuko dituzte, eta beren jarduera politikoa bultzatzen duten lidergo- eta komunikazio-trebetasunak ikasiko dituzte.

