Basqueskolako 10. urteurrena

Udaletako emakume hautetsiek toki-agintaldi berrirako konpromisoak hartu dituzte, emakume gehiago eta askotarikoak erakartzea, Basqueskolako 10. urteurrenean

Virginia Woolf BASQUESKOLA sareak 10 urteko ibilbidea egin du, EAE guztiko emakumezko alkate eta zinegotzien «berezko espazioa» izatea ere. Eta bere urteurrena ospatu da «zainketa arduratsuen tokiko ereduari» buruzko topaketaren esparruan.

Jardunaldian, hautetsiek hainbat konpromiso hartu dituzte hurrengo hamarkadarako, hala nola, kontziliazio politikoa eta pertsonala; prebentzioa eta indarkeria sexistaren aurkako erantzuna politikan; emakumeen eredu erreferenteak eta askotarikoak; ahalduntzea eta lidergo feministak; gizonezkoekin lan egitea; edota sareak tokiko elkarte eta eragileekin, gazteengana hurbiltzea.

Halaber, topaketan, Matxalen Legarreta soziologiako doktore eta EHUko ikertzaileak Zertaz ari gara feminismoetatik zainketez ari garenean? hitzaldia eman du, bizitzaren erdigunean zaintza duen sistema baterantz aurrera egiteko gakoei buruz.

Jardunaldiaren egitaraua osatzeko, arlo honetako udal-esperientzia aitzindarien panela egon da. Mahai-inguruan Amurrioko alkate Txerra Molionuevok, Elorrioko alkate Idoia Buruagak eta Pasaiako zinegotzi Loreto Osak hartu dute parte. EAEtik kanpoko esperientzia gonbidatu gisa, Bartzelonako Udalak hartu du parte, eta Gizarte Ekintzako mandatari Sonia Fuertes izan du ordezkari.

Beste 10 urteko ahalduntzearen, topaketen eta aliantzen bila!

[su_carousel source=”media: 5639,5674,5667,5664,5663,5650,5649,5639,5630,5627,5621,5623,5625,5631,5635,5638,5644,5647,5642,5641,5624″ link=”image” target=”blank” height=”340″ items=”1″ title=”no”]

Argazki guztiak: https://cutt.ly/5Lm6stF

[su_youtube url=”https://www.youtube.com/watch?v=72zhfw0OqYg”]

Scroll to Top