Menderatzea eta pertsonen arteko gatazkak politikan
Politikan dominazio-teknikak daude: ikusezintasuna, barregarri geratzea, informazioa gordetzea, errua botatzea, umiliatzea… Ezagutzen badituzu eta ondorioak sentitu badituzu, kontuan izan ez dutela zerikusirik iritzi bat argudiatzeko edo azaltzeko gaitasunarekin, gizarte-talde jakin batzuen diskriminazio- eta desberdintasun-egoerarekin baizik. Eta, zoritxarrez, asko erabiltzen dira emakumeen aurka.
Tailer honetan, teknika horiek agerian jarriko ditugu, desaktibatu eta ondorioak murriztuko dituzten erantzunak ikasteko.
Eremu politikoan funtzionatzen duten emakumeen aurkako beste estrategia batzuk identifikatzen saiatuko gara, eta estrategia horiek nola desaktibatu bilatuko dugu, eta nola ez elikatu dinamika horiek gure erantzunekin.
Trebatzailea: Maru Sarasola Anzola, talde eta erakundeen coaching-ean aditua
Datak: 2022ko irailak 22,29 eta urriak 6
Ordutegia: 16:30-19:30
Lekua: Lezeaga aretoa, Lamuza 17 (Erretiratuen lokal zaharra) Laudio
Hizkuntza: Gaztelania