Emakumeak agintean. Komunikazioari eta lidergoari buruzko ikastaroa

Emakumeak agintean. Komunikazioari eta lidergoari buruzko ikastaroa

Emakumeen lidergoari eta komunikazioari buruzko EHUko online ikastaroan parte hartzera animatzen zaitugu Basqueskolatik.

Hitz egingo da kristalezko sabaiaz eta lidergo inklusiboez, komunikazio estrategikoaz, hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioaz… eta askoz gehiago.

Ba al zenekien gaur egun emakumeek 18 herrialde eta 545 milioi pertsona gobernatzen dituztela mundu osoan? Munduko biztanleriaren % 7 baino ez da. Hala ere, argi daukagu emakume gehiago behar ditugula agintean.

Online ikastaro honek zortzi prestakuntza-modulu planteatzen ditu, astean hogei minutuko banakako tutoretzarekin, irakatsi eta ikasteko prozesu honetan sartzen den emakume bakoitzarekin.

Helburuak? Eredu konbentzionalak berrikustea, identifikatzea eta emakumeen blokeo-mekanismoak nola eraikitzen diren ulertzea. Halaber, komunikazio estrategikorako eta emakumeen lidergorako trebetasunak entrenatuko dira.

Prestakuntzaren eduki osoari eta matrikulari buruzko informazioa

➡️https://labur.eus/IY5Ri

Datak: 2022ko otsailaren 4tik 25era

 

Scroll to Top