Aurrera egiten jarraitzeko entzuten dugu

Aurrera egiten jarraitzeko entzuten dugu

Abenduaren 14an, Basquequality Generation foroa egin zen Bilbon. Bertan, askotariko esparruetatik parte-hartze politikoarekin konprometitutako emakume-talde batek hartu zuen parte eta emakumeei eta lidergoei buruzko hausnarketak egiten jarraitu genuen.

Kontraste saio hau uztailean hasi genuen Generation Equality proiektuaren barruan dago. Euskal hautetsiekin “Mugimendu eta lidergo feministak” ardatza, NBE Emakumeak erakundeak identifikatutako lehentasunezko 6 eremuetako bat, landu ondoren,  Basquequality Generation foroan gure ideiak hainbat eremutako emakumeekin kontrastatu genituen.

Horrela, topaketak profil eta parte-hartze politiko desberdineko emakumeen hausnarketak entzuteko balio izan zigun. Sioan landu genituen gaiak prozesuaren aurreko faseetan gure lanaren ardatz izan diren hiru berak izan ziren:

  1. Parekotasuna – Presentzia – Emakumeen iraunkortasuna tokiko politikan
  2. Emakume gehiago eta askotarikoagoak erakartzea udal-politikan parte hartzera
  3. Politika eraldatuz: udal-politika feminista baterako lidergoak eraikitzea
Basquejing taldearen hausnarketak

[su_custom_gallery source=”media: 5334,5335,5336″ limit=”29″ link=”image” target=”blank” width=”210″ height=”300″]

Hainbat erakundetako hautetsiak, berdintasun-teknikariak, hainbat alderdi politikotako feminismo-arduradunak eta mugimendu feministako eta beste elkarte-sare batzuetako partaideak izan genituen gurekin.

Entzuteko eta kontrastatzeko ariketa honen ondoren, datozen asteetan iritsiko da Basqueskolaren konpromezuak adostu eta lantzeko unea. Horiekin Emakundek sustatzen duen Berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako Euskadiko Itun Soziala eta Herritarraren garapenean parte hartuko dugu.

Generation Equality

Generation Equality proiektuaren bidez, NBE Emakumeak erakundeak Beijingo Emakumeen IV. Mundu Konferentziaren 25. urteurrena ospatzen du, eta mundu mailako berdintasun-agenda bizkortzea du helburu.

Emakundek, bere aldetik, ekimen hau bultzatu du Beijing +25 Berdintasunaren aldeko Euskal Konpromisoa diseinatzeko, euskal eragile sozial, ekonomiko eta politikoen parte-hartzearen bidez. Prozesu hau berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako itun sozial eta herritarraren sorrerarekin amaituko da.

[su_carousel source=”media: 5349,5350,5351,5352,5353,5354,5356,5357,5358,5359,5360,5361,5362,5363,5364,5365,5367,5366″ link=”image” target=”blank” height=”340″ items=”1″ title=”no”]

Scroll to Top