Basqueskolako emakume hautetsiak Gernikan izandako Euskal Emakume Hautetsien III. Batzarrean parte hartu dute
03/01/2019
“Gernikako Batzarretxean gaur egin dan Euskal Emakume Hautetsien III. Batzarrak Foru Batzarretako egoitzaren jarlekuak bete ditu barriro, alderdi politiko eta sentsibilidade guztietako 200 emakume baino gehiago alkartuz helburu komunaren ale: gizonen eta emakumeen arteko benetako bardintasunean aurrera egitea.
Josune Irabien, Amurrioko alkateak (EAJ-PNV); Idoia Buruaga, Elorrioko alkateak (EH BILDU); Alba Delgado, Barakaldoko zinegotziak (PSE-PSOE); Pilar Legarra, Asteasuko alkateak (Asteasu Batuz – Independientes); Beatriz Marcos, Bilboko zinegotziak (PP), eta Paula Amieva, Getxoko zinegotziak (Elkarrekin Podemos) irakurri dabe EUDELek (Euskal Udalerrien Alkarteak, María del Mar Zabala Mardaras zuzendari nagusia bertan be egon da). Emakundegaz alkarlanean –Izaskun Landaida Larizgoitia zuzendaria be bertan egon da– prestatu dauen eta Bizkaiko Batzar Nagusiek sinatu daben Martiaren 8ko Erakunde Adierazpena. “Bizitzak erdira” izenburua daukan eta udal guztiek adostu daben Adierazpenak, “emakumeen lan arloko prekariedadea eta pobrezia salatzeko, indarkeria matxista moeta guztien kontra burrukatzeko eta bazterketea eta arrazismoa gaitzesteko” beharra azpimarratu dau.”
Bizkaiako Batzar Nagusiak argitaratutako albiste osoa hemen irakurri
BIDEO IKUSI
ARGAZKIAK
