Euskera ez-sexista eta inklusiboa
Hizkuntzak ez dira sexistak, ezta xenofoboak ere, hizkuntza-erabilerek eragiten dute desberdintasuna. Hori izan zen maiatzaren 19an Errenterian egin genuen prestakuntzan partekatu ahal izan genuen ikaskuntza handienetako bat, Amelia Barquín hizkuntzalari, ikertzaile eta irakaslearen eskutik.
Adibide praktiko askorekin, mitoak hautsi, euskararen erabilera sexistak eta egunerokoak harritu eta, batez ere, komunikatzeko modua eraldatzeko tresnak lortu ahal izan genituen.
Mila esker Amelia Barquíni eta Basqueskolako prestakuntzara hurbildu ziren hautetsi guztiei!