Saio praktikoa Estrella Montoliorekin, komunikazioari buruz

Saio praktikoa Estrella Montoliorekin, komunikazioari buruz

Joan den apirilaren 7an, Estrella Montoliorekin egindako lantegi guztiz praktiko batean parte hartzeko aukera izan genuen, emakume politikoentzako genero-ikuspegidun komunikazioari buruz.

Oso aberasgarria izan zen adibide praktikoak ikustea, hobeto ulertzeko nola baldintzatzen dion sexismoak komunikazioari, eremu publikoan ez ezik, lan-bileretan, eztabaidetan eta beste foro batzuetan ere. Era berean, oso modu praktiko eta pertsonalizatuan aurre egiteko tresnak ikasi genituen.

Tailerrean, asko ikasteaz gain, hobeto komunikatzeko ahalduntzea ere lortu genuen eta, halaber, lupa on bat komunikazioan sexismoa detektatzeko. Gainera, Basqueskolako topaketa guztietan bezala, gure arteko ahizpatasuna eta sarea ere lortu genituen.

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi, eta eskerrik asko Estrella Montoliori!

[su_carousel source=”media: 5523,5521,5522,5520,5519,5518,5517,5516,5515,5514,5513,5512,5511,5510,5509,5508,5507,5505,5504″ link=”image” target=”blank” height=”340″ items=”1″ title=”no”]

Scroll to Top