Udaren ondoren, Basqueskolako batzorde eta taldeak jarduera itzuli dira
Basqueskolak jarduerari berriro ekingo dio bere egituren bidez: Talde Eragilea eta Basqueskola Sarearen inguruko lan-batzordeak.
Asteazken honetan, irailak 16, Basqueskolako talde eragilea birtualki bildu da azken lauhileko honetako agenda markatzeko.
Lan batzordeak ere abian jarri dira:
- Sareen eta Aliantzen Batzordea online bildu zen joan den asteartean, hilak 15, eta bertan, jarraituko den lan-agenda definitu zen, “Feminismoa eta aldaketak politikan” Basqueskolako Jardunaldian ateratako ondorioen arabera. Horregatik, zainketei buruzko eztabaida feministara hurbiltzea izango da haien lehen lan-ardatza. Hurrengo bilera urriaren 13an izango da.
- Hilaren 22an, Emakumeen aurkako Indarkeria Politikan Batzordea bilduko da, euskal hautetsiek emakumeen parte-hartze politikoa zailtzen duten indarkeria-adierazpenen inguruan dituzten kezkak jaso eta aztertzeko.
- Laster bilduko da Harrera eta Akonpainamendu Batzordea.
Batzorde guztiak Euskadiko tokiko hautetsi guztientzat dira.
Parte hartu nahi baduzu, egin ezazu gure formularioaren bidez:
Zuen zain gaude!