Basqueskolak bere jarduera ingurune digitalara egokitu du, emakume hautetsientzako on line ikastaro eta batzordeen bidez
2020ko programak prestakuntza, mentoring eta elkartrukerako on line taldeak eskaintzen ditu, udaletako emakume hautetsiengana gehiago hurbiltzeko
COVID-19k eragindako egoera berriak komunikazio birtualak eta bideokonferentziak orokortu ditu. Testuinguru digital horretan, Virginia Woolf Basqueskolaren jarduerara itzuli da, euskal zinegotzi guztien topaketarako, prestakuntzarako eta eragin politikorako “berezko espazioa”.
EUDELek eta Emakundek gune plural hau sustatu dute 2012az geroztik; bertan, EAEko udaletako sentsibilitate guztietako hautetsiek hartzen dute parte.
2019-2023 agintaldi berrian, BASQUESKOLA berriro zabaltzen da euskal udaletako, alderdi politikoetako, gobernuko eta oposizioko emakume hautetsi guztien partaidetzara. Basqueskolak “bere espazioa” eskaintzen du, itunen eta banakako eta taldeko laguntzen sare bat osatzeko, lidergo sendoak eta adostasun egonkorrak garatu ahal izateko, horrela, urrats sendoak emanez aurrera egiteko berdintasunezkoak eta inklusiboak diren eta indarkeria matxistarik ez duten udalerrietarantz.
Inoiz baino konektatuago dagoen sarea
Basqueskola 2020 programa ekainaren 1ean hasiko da, eta urte bukaerara arte iraungo du. Ikastaroen eta lantaldeen eskaintza zabala formatu digitalera eta bideokonferentzia-formatura egokitzen da, baina aurrez aurreko jardueraren zati bat mantendu ahal izango da urtean aurrera egin ahala, betiere, osasun- eta segurtasun-berme egokiekin.
BASQUESKOLAk hainbat gune eskaintzen ditu parte hartzeko, esaterako, ikastaroak eta tailerrak (PRESTAKUNTZA, COACHINGa), eta, aldi berean, hainbat gairi buruzko taldeak eta lan-batzordeak (ELKARTRUKEA).
Nola parte hartu?
- “Basqueskola Sarea” lantaldeak
- TALDE ERAGILEA
- LAN-BATZORDEAK
- LAGUNTZA – “Bidelagun” Aholkularitza Programa
- ADITUEN AHOLKULARITZA – “Basque Adituak”
[su_divider top=”no” size=”1″]
Prestakuntzako eskaintza: hurrengo ikastaroak
Komunikazioa generoaren ikuspegitik
Ekainaren 1etik uztailaren 7ra, zazpi saio. Hezitzailea: June Fernandez. + INFO
Udal-kudeaketa genero ikuspegitik
Esperientziak trukatzeko tailerrak. + INFO
Coaching eta Lidergoa
Tailerra, 15 ordu (irail-azaroa). Hezitzailea: Maru Sarasola + INFO
“Basqueskola Ibiltaria”- udalerrietara hurbiltzea
Hautetsientzako ahalduntzeari buruzko oinarrizko tailerra eta sarea aurkeztea
Data malguak, online edo aurrez aurreko formatua +INFO
JAITSI LIBURUXKA 2020ko PRESTAKUNTZA
[su_divider top=”no” size=”1″]
Basqueskola Sarea, talde eragilea
Basqueskolaren estrategia eta Ekintza Plana hiru lurraldeetako udalerrietako eta formazio guztietako tokiko emakume hautetsien talde plural batek gidatzen ditu. Talde honek jardunari eutsi dio itxialdian zehar, 2020ko programa berriaren edukiak eta formatua adosteko balio izan duten hainbat topaketa birtual eginez.
- Josune Irabien, Amurrioko alkatea
- Pilar Legarra, Asteasuko alkatea
- Aintzane Urquijo, Santurtziko alkatea
- Ane Beitia, Elgoibarko alkatea
- Maite Etxebarria, Abanto-Zierbenako alkatea
- Duñike Agirrezabalaga, Donostiako zinegotzia
- Paula Amieva, Getxoko zinegotzia
- Aitzole Araneta, Donostiako zinegotzia
- María Teresa Córdoba, Lapuebla de Labarcako alkatea
- Ruth Ibisate, Arraia-Maeztuko alkatea
[su_divider top=”no” size=”1″]
[su_box title=”BASQUESKOLAK EUSTEN JARRAITZEN DU” style=”soft” box_color=”#a7137d “]
“Koronabirusak eragindako krisia oraindik ondo baloratzen ez dakigun inpaktua ari da edukitzen gure bizitzetan. Iritsiko da balantzea egin eta gure bizitzetan nola eragin duen jakiteko unea. Hala, krisi honek bizitza guztietan nola eragin duen ikusi beharko da, baina, bereziki, emakumeei zer ekarri dien behatu beharko dugu; izan ere, NBE Emakumeaktaldeak dioen bezalaxe, krisi honen inpaktuak eta ondorioak genero-ikuspegitik ere irakurtzen jakin behar da.
Oraintxe bertan, zuei laguntzeko bultzada eta energia helarazi nahi dizkizuegu hemendik. Hori dela-eta, gure jarduera ez da eten, eta egoera berrira egokitzen jarraitzen dugu, erabil ditzakegun tresnen bidez; hau da, sare eta plataforma birtualen bitartez.“
[/su_box]
