Tokiko politikan berdintasunaren alde lan egiteko proposamena aurkeztu du Virginia Woolf BASQUESKOLAk

Tokiko politikan berdintasunaren alde lan egiteko proposamena aurkeztu du Virginia Woolf BASQUESKOLAk

Bilbon, 2018ko ekainaren 12an

Gaur goizean, Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluaren (CMRE) nazioarteko konferentzian, Emakundek eta EUDELek sustatzen duten Virginia Woolf Basqueskola, EAEko udaletako emakume hautetsien sarea, genero berdintasunaren aldeko praktika on bezala aurkeztua izan da.

Virginia Woolf Basqueskolaren ibilbidea eta xedeak aurkeztu dituzte Izaskun Landaida, Emakundeko Zuzendariak, eta Idurre Bideguren, Bermeoko alkateak, “Parte-hartzea, politika, boterea” izeneko saio paraleloan. Emakumeen eta gizonen berdintasunezko parte-hartzearen eta eraginaren inguruko jarduera onak aztertzea izan da saioaren xedea, herritarrei nahiz erakunde publikoei dagokienez.

[su_divider top=”no” size=”1″]

Ondoren, Rigoberta Menchurekin partekatzeko aukera izan dute emakume hautetsiak, Basqueskola Sarea sortu eta aurrera eramaten duten alkate eta zinegotziak, Izaskun Landaida Emakundeko Zuzendariarekin batera.

[su_divider top=”no” size=”1″]

Bilkuran Basqueskola Sarean bultzatzaile nagusiak diren 18 emakume hautetsi izan dira, alkateak: Amurrio, Burgelu, Aiala, Asteasu, Santurtzi, Bermeo, Abanto-Zierbena eta Gatika, eta zinegotziak: Bilbo, Getxo, Pasaia, Donostia, Errenteria, Barakaldo, Galdakao, Sondika, Sestao eta Ortuella.

Izaskun Landaida Emakundeko Zuzendariarekin batera, hautetsiek Menchu doktoreari Sarearen lanak zein helburuak aurkeztu ahal izan dizkiote. Ekintzaile guatamaltekarrak giza eskubideen eta emakumeen burujabetzaren babesle sutsua da

 

Idurre Bideguren Bermeoko alkateak eta Basqueskolaren ordezkariak dioen moduan:

Politikan aldaketa egiteko kultura-aldaketa behar dugu” Horrela, oraingo lanaren aldaketak etorkizunean igarriko dira. Horregatik, emakumeak politikan sartzen garenean, gizonezkoek jadanik sortu duten jantzia hartu beharrean, gure neurrirako jantzia egin behar dugula uste dugu. Herritarrak gizonezkoen lidergoarekin eta alkate izateko era batekin ohituta daude baina denbora pasa ahala, emakume alkateen estiloa ontzat hartzen ikusiko dugu.”

“Bestalde, Emakunderen zuzendari Izaskun Landaidak zera azpimarratu du:

Aurrerapauso handia eman den arren, boterearen egitura eta espazioak androzentrikoak dira funtsean, eta, oinarrian, gizonek pentsatuta eta gizonentzat pentsatuta izaten jarraitzen dute. Horren ondorioz, euren udalerrian alkate edo zinegotzi izateak dakarren erantzukizun-kargua bera gauzatzeak dakartzan zailtasunen gehigarri diren oztopoei aurre egin behar diete emakumeek. Hori dela eta, emakumeen ahalduntzean oinarritutako estrategiak, adibidez, Basqueskola, oinarrizkoak dira.

 

PARTE HARTZEKO DINAMIKA ETA SAREAREN HELBURUAK

VWBasqueskola EUDELek eta Emakundek sortu zuten 2012an euskal emakume alkate eta zinegotzien bilgune, prestakuntzagune eta politikan eragina izateko gune izateko. EAEko udalerrietan, gobernuan zein oposizioan, dauden 1.100 emakume hautsiei guztiei zuzenduta dago. Gainera nazioarteko ikuspegiarekin jaio zen, Europako eta munduko emakume hautetsien beste sareekin aliantzak sortzeko asmoarekin.

Basqueskolaren estrategia hautetsiek eurek aitzinatzen eta zehazten dute eta euskal udaletako sentsibilitate guztiak ordezkatzen ditu, talde bultzatzaile anitzari esker. Alkateek (Santurtzi, Bermeo, Aiala, Amurrio, Burgelu, Asteasu eta Abanto-Zierben) eta zinegotziek (Bilbo, Getxo, Pasaia, Donostia eta Errenteria) osatzen dute. Emakumeen interes eta beharrizanak agenda publikoan sartzeko estrategiak modu koordinatuan lantzen dituzte, sare baten bidez. Eta emakumeen lidergoa eta partaidetza bultzatzen dituzte, ahots eta jarrera propioekin.

Horiez gain, beste hautetsi askok laguntzen dute sarean, ondorengo hiru lan-arloen bidez:

  1. Eragin politikoa, proiektua hedatzeko estrategiak diseinatzeko
  2. Denborak eta Bategarritasuna, bizitza eta politikaren jarduera bateragarriak izateko ekimenak bultzatzeko
  3. Harrera-2019, hautetsi berriak politikara heltzen direnean laguntza emateko

LEHENENGO ERRONKA: DENBOREN ERABILERA, BATERAGARRITASUNA POLITIKAN

VWBasqueskolaren erronketako bat denboraren erabilerei eta emakumeentzako horrek dituen kostuei buruz gogoeta egitea da. Eztabaida indartzeko, uztailaren 14an Jardunaldi bat antolatu da Vitoria-Gasteizen, euskal emakume hautetsi guztiei zuzenduta. Dagoeneko, Soledad Murillo aditua bertan izango dela baieztatuta dago. Soledad Salamankako Unibertsitateko Soziologia irakaslea da, Nazio Batuen CEDAWeko kidea eta Berdintasunaren eta Genero Bortizkeriaren aurkako Legearen 2004-08 espainiar gobernuko lehenengo kargua.

Saio horretan udaletan udal politikan denboren antolaketari buruz hartzen ari diren neurriak azaldu eta horien gainean eztabaidatu nahi da. Esperientziak trukatuz, benetako egoerak azalduz eta ideia berriak aztertuz, erreferentzia-ereduak aterako dira, egunen batean gainerako euskal udaletara zabaldu daitezkeen praktika onak izan litezkeenak.

.

Scroll to Top