Euskadiko emakumezko alkate eta zinegotziak tokiko politikako kontziliazioaz eta denboren kudeaketaz eztabaidan

Euskadiko emakumezko alkate eta zinegotziak tokiko politikako kontziliazioaz eta denboren kudeaketaz eztabaidan

07.13.18

  • Virginia Woolf BASQUESKOLA sarea EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak eta Emakundek sustatu dute, eta Euskadiko udaletako emakumezko hautetsi guztientzako jardunaldi bat antolatu du: Denborak eta emakumeen partaidetza politikoa.
  • Jardunaldia bihar larunbatean izango da, uztailak 14, Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian, goizeko 10:00etatik aurrera  (EGITARAUAREN esteka )
  • BASQUESKOLA sarea tokiko emakumezko hautetsientzako gunea da, dela gobernuan dela oposizioan egon, nahiz alderdi batekoa nahiz bestekoa izan. Hautetsiek beraiek egindako eskaritik sortu da ekimena, beren ahalduntzeari laguntzeko neurriak garatu nahi baitituzte eta beren erantzukizun politikoak gizonezko kideen baldintza berdinetan burutu.
  • Soledad Murillo berdintasunerako estatu-idazkariak emango du larunbateko jardunaldiko esparru-hitzaldia. Gainera, emakumezko hautetsi partaideek beren udalerrietako esperientzien eta gertatzen diren kasuen berri emango dute.
  • Basqueskola Sarea da sare honen buru eta helburuak eta datozen proiektuak azalduko ditu, euskal udalerrietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean elkarrekin lana egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 20018ko uztailaren 13a. Euskadiko emakumezko hautetsien berdintasunezko partaidetza aurre egin beharreko kontziliazio hirukoitzak baldintzatzen du, kontziliazio pertsonala, profesionala eta politikoa egin beharra baitaukate. Euskadiko emakume alkate eta zinegotziek alor honetan buru izateko aurrerapausoak eman ditzaten, funtsezkoa da kontziliazio hori egiazkoa izatea. Hori dela eta, EUDELek eta Emakundek sustatutako Basqueskola sareak Denborak eta emakumeen partaidetza politikoasaioa antolatu du bihar larunbatean, uztailak 14, Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. 

Topaketa honek helburu bikoitza du; batetik, Basqueskola eta bere sarea Euskadiko emakumezko hautetsiei gerturatzea eta, bestetik, emakumeek politikan gizonezkoekin aukera-berdintasunean parte hartzeko duten eskubidean eragin berezia duen arazoa aztertzea: bizitza pertsonala, profesionala eta politikoa uztartzea.

Jardunaldi honetan politikako denboren kudeaketa aztertuko da; horretarako, esperientziak azalduko dira, egiazko kasuak aztertuko dira eta erreferentziazko ereduak adieraziko. Saio honetan udalerrietan hartzen ari diren neurriak ere eztabaidatuko dira, tokiko politikan denborak antolatzeko eragin positiboa baitute.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria izango da politikan aritzeko hitza emanda dauden emakumeei ongi etorria egingo diena; EAEko hiru lurraldeetako udalerrietako emakumezko alkate eta zinegotziak bertaratuko dira, batez ere.

Landaidak azpimarratu du VWBasqueskola “emakumezko hautetsi guztiei zuzenduta dagoela, 1.100 emakume baino gehiagori, gobernutik edo oposiziotik lanean ari direnei, aukera politiko guztietakoei eta euskal udalerri guztietakoei”. Gainera, adierazi du nazioarteko bokazioarekin jaio dela, Europako eta mundu osoko emakume hautetsien sareekin loturak egiteko”.

BASQUESKOLA SAREAREN AURKEZPENA

Natividad López de Munain, Elburgoko alkatea; Idurre Bideguren, Bermeoko alkatea; Beatriz Marcos, Bilboko zinegotzia; Paula Amieva, Getxoko zinegotzia; Duñike Arrizabalaga, Donostiako zinegotzia; eta Iraida Saenz de Lafuente, Aiarako zinegotzia, izango dira Basqueskolaren helburuak eta datozen proiektuak aurkeztuko dituztenak. Talde sustatzaile honetan euskal udalerrietako sentsibilitate politiko guztietako ordezkaritza dago, eta agenda publikoan eragiteko beharrezko estrategiak egiten ari da koordinatuta eta bere hiru lan-alorren bidez (eragin politikoa, denborak eta kontziliazioa eta hautetsi berrien harrera) eta emakumeen buruzagitza eta partaidetza sustatuz beren ahots eta kokapenetatik.

Natividad López de Munainek azpimarratu du garrantzitsua dela politikan lehenengoz sartzen diren emakumeentzako erreferente izatea VWBasqueskola. Gure ezagutzak eta esperientziak emakumezko alkate eta zinegotzi berriei eman nahi dizkiegu, 2019an politikan lehenengoz parte hartuko dutenei, lagun egin nahi diegu eta erreferente bat izan dezatela zerbitzu publikoaren esperientzia hau denok elkarrekin partekatzeko.

Zentzu honetan, Basqueskolak talde-lanaren garrantzia azpimarratu nahi du; era berean, bidezko politikak abian jartzerakoan zerikusia duten eragileen arteko koordinazioa ere funtsezkoa dela nabarmendu nahi du. Premisa hauek baliagarriak dira politikan lehenengo urratsak ematen ari diren emakumeentzat eta kargu publikoetan urteak daramatenentzat ere bai.

BERDINTASUNERAKO ESTATU-IDAZKARIAREN HITZALDIA

Soledad Murillo de la Vega soziologoa eta Salamancako Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea da, eta Berdintasunerako estatu-idazkari izendatu dute duela gutxi. Topaketako esparru-hitzaldia eskainiko du, eta funtsezko zenbait kontzeptu proposatuko ditu, ondoren ezagutzaren berrikuntzari buruzko dinamika baten bidez lantzeko.

Bermeoko alkatea, Idurre Bideguren, Basqueskola Sareko ordezkaria da, eta zera adierazi du: Jardunaldiko emaitzak batzorde honek aztertuko ditu, eta Virginia Woolf Basqueskolan zabalduko dira, Euskadiko udal guztientzako orokortu daitezkeen praktika onak aurkitzeko asmoz.

Arazo honi dagokionez, 84 herrialdetan legebiltzar mailako emakume eta gizon politikarien ibilbide-politikoan eragina duten faktoreen azterketa konparatiboa egin da; denboraren erabilerak aztertu dira, besteak beste, eta tokiko alorrera erraz estrapolatu daitezkeen ondorio hauek atera dira:

Emakume politikariek beranduago hasten dituzte beren ibilbideak, seme-alaba gutxiago izaten dute, zaintza-lanetan denbora gehiago igarotzen dute, beren denbora maximizatzeko antolatzen dituzte joan-etorriak, komunikabideetan beraiei buruz irudi okerra emateaz kezkatuta egoten dira, eta anbizio txikiagoa izaten dute beren ibilbide politikoan. Emakumerik gehienek familiakoen edo ingurukoen babesa dute beren ibilbidea hasteko edo ibilbide politiko horretan jarraitzeko, eta baldintza sine qua non da hau, aldiz, gizonezko gehiago dago beren inguruaren babesik gabe politikan.

 

Scroll to Top