2021eko Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna

2021eko Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna

Urtero bezala, urriaren 15ean Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Aurten ere, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak online jardunaldi bat antolatu du “Landa eremuko emakumeen parte hartze publikoa“ri buruzkoa.

Jardunaldia hainbat hitzaldik osatuko dute. Horietan, hainbat adituk ikuspegi desberdinetatik landuko dute gaia. Besteak beste, Pilar Legarra Asteasuko alkatea eta Basqueskolako Talde Motorreko kidea izango da hizlarietako bat. Bertako toki-korporazioetako emakumeei buruz hitz egingo du, Basqueskola sarearen esperientzia partekatuz eta ikusaraziz.

Ondoren, hizlari horiek eta beste gonbidatu batzuek mahai-inguru batean parte hartuko dute, beren iritzia emanez eta beren esperientzia pertsonalean eta profesionalean oinarritutako lekukotasunak partekatuz, eremu publikoan aktiboki parte hartzen duten landa-eremuko emakume gisa.

Ezinbestekoa da aurretik izena ematea. Izan ere, jardunaldian parte hartzeko esteka posta elektronikoz bidaliko zaie aldez aurretik izena eman dutenei. Hemen eman dezakezu izena.

EGITARAUA

10:00

Jardunaldiaren irekieraJone Fernandez, Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren eskutik

Hitzaldiak:

  • Emakumeen parte-hartzea eremu publikoan – ERROTIK Kooperatiba feminista
  • Landa eremuko emakumeak, emakume nekazariak: garrantzia eta parte-hartzea – Leire Milikua
  • Emakumeak toki-korporazioetan – Pilar Legarra

11:30 – 12:30

Mahai-ingurua

Scroll to Top