Sentsibilitate politiko guztietako emakumezko alkateak eta zinegotziak elkartu dira Basqueskola sarea indartzeko

Sentsibilitate politiko guztietako emakumezko alkateak eta zinegotziak elkartu dira Basqueskola sarea indartzeko

EUDELek eta Emakundek bultzatutako “Virginia Woolf Basqueskolak” 2023-2027 agintaldi berrirako estrategia aurkeztu du.

2023ko urriaren 4an Tolosako Andragora Emakumeen Etxe berrian 2023-2027 legegintzaldi berriko emakumezko alkateak eta zinegotzientzako hiru Harrera Jardunaldietako lehena hasi zen.

Ondoren, beste bi jardunaldi egin ziren, Gasteizko Goiuri Jauregian, urriaren 5ean, eta Basauriko Ibaigane Kultur Etxean, urriaren 9an. Data horietara lurraldeko udalerri guztietako tokiko emakume hautetsiei luzatu zitzaien deialdia, EUDELek eta Emakundek bultzatutako “Virginia Woolf Basqueskola” sarearen harrera-estrategiaren esparruan.

[su_divider top=”no” size=”1″]

[su_divider top=”no” size=”1″]

Virginia Woolf Basqueskolaren helburua EAEko tokiko emakume hautetsien eragin politikoa indartzea da. Espazio propio horrek aukera ematen du politikan emakume gisa partekatzen dituzten erronkak eta, batez ere, agenda amankomuna mahai gainean jartzeko, ahalduntze kolektiborako tresnak eskainiz eta aliatuen sare bat osatuz, euskal udalerrietan berdintasun eraginkorra lortzen lagunduko duten aldaketak sortzeko.

Udalerri anfitrioiak

Basqueskolak hiru lurralde historikoetara hurbildu nahi izan zuen, sarea egiteko hiru aukera eskainiz, hurbildu ziren 150 hautetsi baino gehiagori elkarrekin partekatzeko eta aliantzak ehuntzeko. Goiuri Ezeiza Arandiak, Berdintasun eta Kultura zinegotziak, ongietorria eman zien Gipuzkoako hautetsiei Tolosan; Ana Rosa López de Uralde Gómez, Gasteizko Alkatearen, Erakunde Harremanen eta Berdintasunaren Sailaren zinegotzi ordezkariak Arabakoei; eta Basaurin, Asier Iragorri Basaguren alkateak ireki zuen Bizkaiko hautetsiei zuzendutako topaketa.

[su_divider top=”no” size=”1″]

[su_divider top=”no” size=”1″]

2023ko hauteskundeak:  genero-ikuspegi klabean begirada

Programaren lehen zatia emakumeek tokiko euskal politikan duten parte-hartzearen gaurkotasuna testuinguruan kokatzeko izan zen. Eva Silván Miracle politologo eta Silván & Miracleren sortzaileak EAEko emakumeen parte-hartze politikoak azken 20 urteetan izan duen bilakaerari buruz egindako ikerketa sakonaren aurrerapen bat aurkeztu zuen.

Emakumeen presentziak gora egin du legealditik legealdira, baina 2023an ehuneko puntu bat baino ez da igo, % 46tik % 47ra. 2019an baino 16 emakumezko alkate gehiagorekin, Gasteizko lehenengo emakume alkatea kontutan izanik, lidergo kontzeptuan aurrerapausoak eman dira, baina, emakumezko alkateak % 34 direla aintzat  hartuz, oraindik ez da parekotasunera iristen, emakumeek hauteskunde-zerrendetan dituzten kokapenak ere zerikusia izanik. Izan ere, EAEn batez besteko parekidetasuna 2015ean lortu bazen ere, oraindik ere udalerri batzuk ez dira parekideak.

Basqueskola Sarearen talde eragilearen mahai-ingurua

Basqueskola Sarea Talde Eragileak lideratua dago. Talde anitza da, eta euskal udalerrietako sentsibilitate politiko guztietako emakume hautetsiek parte hatzen dute.

Euskal aniztasun politiko osoko tokiko ordezkariek hitza hartu zuten herri bakoitzean, eta mahai-inguru bat egin zuten, emakumeek tokiko politikan berdintasunez parte hartzeko geratzen diren aurrerapenei eta erronkei buruzko hausnarketak trukatzeko, baita gaur egun Euskadiko emakume alkate edo zinegotzi izateak dakartzan erronkei buruz ere, eta Basqueskola estrategia aurkeztu zuten, agenda publikoan eragiteko ezinbesteko tresna gisa, emakumeen lidergoa eta parte-hartzea sustatuz, ahots eta jarrera propioekin.

Tolosan honako hauek parte hartu zuten: Pilar Legarra Kortajarena, Asteasuko alkatea, Alaitz Zabala Zarautz, Hondarribiko zinegotzia eta Thania Pazos González, Irungo zinegotzia.

Gasteizen Raquel Zabala Compañón Lantziegoko zinegotzia, Amancay Villalba Eguiluz Gasteizko zinegotzia, Nati López de Muniain Alzola Burgeluko alkatea eta Maite Córdoba Fernández Lapuebla de Labarca-ko alkatea bertaratu ziren.

Basaurin Itziar Carrocera Fernández Santurtziko zinegotziak, Isabel Cadaval Vélez de Mendizábal Basauriko zinegotziak eta Verónica García García Urdulizeko zinegotziak hartu zuten hitza.

Ostean, Basqueskolak datozen hilabeteetan zabalduko duen harrera eta laguntza estrategia aurkezteko gune bat egon zen:

HARRERA KIT-A

HARRERA KIT-a: hautetsi berriei postu berrira egokitzen laguntzeko baliabideak 

BIDELAGUN AKONPAINAMENDU PROGRAMA – HAUTETSIEN ARTEKO METORING-a: hautetsi beterano bat hasi berria den hautetsi baten laguntza pertsonalizatua.

BASQUEPILULA PRESTAKUNTZAK – HASIERA: Tokiko politikan parte hartzen duten emakumeentzako gai garrantzitsuei buruzko webinar-en eskaintza.

Networking

[su_divider top=”no” size=”1″]

[su_divider top=”no” size=”1″]

Jardunaldiaren azken zatian networking bat antolatu zen, sarea osatzen duten eta egunero euskal udalerrietan, gobernuan edo oposizioan, alderdi politiko edo herri plataformetan, udalerri txiki edo handietan lanean ari diren tokiko hautetsien aniztasunaren artean elkar ezagutzeko gune bat. Bertan, Bidelagun programan izena eman zezaketen hiru “informazio-txokoak” bisitatzeko aukera izan zuten, Basqueskolak emakumeen parte-hartze politikorako interesgarriak diren gaiei buruz hausnartzeko sustatzen duen lan-batzorderen batean parte hartzeko aukera izan zuten, edo “BasqueAliatu” gisa izena emateko aukera izan zuten.

BIDEOAK

Scroll to Top