‘Basqueskola’ Emakume Hautetsien Sarearen“ Denbora eta Emakumeen parte-hartze politikoa” laneko jardunaldia

‘Basqueskola’ Emakume Hautetsien SarearenDenbora eta Emakumeen parte-hartze politikoa” laneko jardunaldia

[su_divider top=”no” size=”1″]

  • EUDELek eta Emakundek berariazko batzordea sortu dute udaletan lana eta familia zaintzearen inguruko zereginak benetan bateragarriak izateko. Zenbait gomendio sortuko ditu, udal politikan gizonen eta emakumezkoen parte-hartze orekatua sustatze aldera.
  • Politika arloko hainbat sentsibilitate dituen talde anitza egongo da Batzordearen buruan eta udaletan ematen diren benetako kasuak aztertuko ditu, EAEko 1.100 emakumezko hautetsi baino gehiagoren ekarpenak jasotzeko prest egoteaz gain.
  • Soledad Murillo Berdintasunerako Estatuko Idazkariak lana eta familiaren zaintza bateragarriak izateko zenbait gako azaldu ditu lehengo asteburuan Vitoria-Gazteizen “Denbora eta Emakumeen parte-hartze politikoa” izenburupean egondako jardunaldian.

[su_divider top=”no” size=”1″]

Euskal emakumezko hautetsien parte-hartzea ez da inoiz benetakoa izango ez bada EAEko udaletan denboraren erabilera arrazionalagoa izateko erabaki zehatzik hartzen. Horixe da Denbora eta Emakumeen parte-hartze politikoalaneko jardunalditik ateratako ondorioa, ‘Virginia Wolf Basqueskola’ sareak lehengo larunbatean, uztailaren 14an Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian antolatutakoa. Bertan, berrogeita hamar emakumezko alkate eta zinegotzi baino gehiago bildu ziren, emakumezko legebiltzarkideekin Arabako kontzejuetako Administrazio Batzarretako emakumezko ordezkariekin batera

Jardunaldi horren hasieran, Izaskun Landaida Emakunderen Zuzendariak adierazi zuenez, “Denbora ez da neutroa, emakumeengan eragina dauka, berdintasunari dagokionez. Emakumeen lidergoa indartu nahi dugu gizonentzat prestatutako politika bezalako espazioetan”. Bideo ikusi

Vitoria-Gasteizen emakumezko hautetsiekin izandako topaketan, agerian geratu zen emakumezko alkate eta zinegotziek duten agenda hirukoitza (pertsonala, profesionala eta politikoa). Horrek eguneroko jarduna baldintzatu eta eragin zuzena dauka ardurak betetzea zein haien proiekzio profesionalean. Izan ere, lekukotzen eta estatistiken arabera, gizonezkoenak baino lehenago amaitzen ohi dira haien ibilbideak.

Egoera hori aldatzen ahalegintzeko asmoz, EUDELek eta Emakundek sustatutako VWBasqueskola sareak lan-batzorde berria abian jarri du. Haren bidez, lana eta familiaren zaintza udal politikan benetan bateragarriak izaten laguntzeko jarraibide zehatzak antolatu nahi dituzte.

VW BASQUESKOLA SAREAREN AURKEZPENA

Denboraren erabilera izan zen topaketaren gai nagusia, baina hura ez da VW Basqueskolak lantzen duen bakarra. Sarearen buruan talde eragilea dago ‘Basqueskola Sarea izenpean, alderdi eta talde politiko guztien emakumezko hautetsiak batzeko asmoz.

Taldearen izenean, honako hauek izan ziren Jardunaldiaren bozeramaileak: Natividad Lopez de Munain, Burgeluko alkatea, Josune Irabien, Amurrioko alkatea (EAJ-PNV); Idurre Bideguren, Bermeoko alkatea (EH-BILDU); Duñike Agirrezabalaga, Donostiako zinegotzia (PSE-EE); Beatriz Marcos, Bilboko zinegotzia (PP); Paula Amieva, Getxoko zinegotzia (Ahal dugu-Podemos); eta Iraida Saenz de Lafuente, Aiarako zinegotzia (Independenteak). Bideo ikusi

Alderdiko kideak baino lehen, emakumezkoak gara. Ideologia politikoa gainditzen duten konfiantza eta konplizitatea nabarmendu behar ditugu”, adierazi zuen Iraida Sáenz de Lafuentek, Aiarako zinegotzi independenteak.

Basqueskola Sareak lantaldeen bidez garatutako lan-ildo nagusiak laburbildu zituen jardunaldiaren barruan.

LANA ETA FAMILIAREN ZAINTZA BATERAGARRIAK IZATEKO BATZORDE BERRIA

Lana eta familiaren zaintza bateragarria izateko eta Denbora Kudeatzeko Batzordeak bi fasetan lan egingo du. Lehenik, udal gobernuen funtzionamenduaren eta antolakuntzaren errealitatea ezagutzeko bertatik bertara informazioa jasotzearen bidez eta, bigarrenik, hainbat udaletan dagoeneko burutzen dabiltzan praktika onak biltzearen bitartez, gainerako udalekin partekatzeko asmoz.

Hona hemen batzordea osatzen duten emakumezko zazpi hautetsiak: Aintzane Urkijo Sagredo, Santurtziko alkatea; Pilar Legarra Cortajarena, Asteasuko alkatea; Idurre Bideguren Gabantxo, Bermeoko alkatea; Maite Etxebarria Aizpiolea, Abanto Zierbenako alkatea; Beatriz Gamiz Mata, Ermuko zinegotzia; Begoña Ormaetxe Aurrekoetxea, Galdakaoko zinegotzia; eta Ainhoa Hernández Marcos, Ortuellako zinegotzia.

Hain zuzen ere, larunbateko jardunaldiaren bidez, denboraren erabilerari buruzko benetako zenbait kasu partekatu genituen eta euskal udal guztietan ezarri daitezkeen zenbait erabakiren zirriborroa azaltzen hasi zen. Hala, adibidez, denbora-tarteak eraginkortasun handiagoz antolatzeko ordezko aukerak aztertu ziren, Batzordeak, Osoko Bilkurak edo Gobernu-batzordeak bezalako udal gobernu-organoen jarduera formaletan eta herritarrekin nahiz tokian tokiko eragileekin izandako batzarretan, udal harreretan, ezkontzetan eta abarretan egindako ordezkaritzako zereginetan. Hori guzti hori, oro har, udal ordezkarien artean lana eta familiaren zaintza bateragarria egiteko nahiz erantzukizunen banaketa orekatua egiteko asmoz

Bestetik, batzordean eta sarean bertan parte hartu nahi duen edozein emakumezko hautetsi sartu daitekeela nabarmendu behar dugu, izan ere, batik bat, udalek eurek egindako ekarpenez eta izandako esperientziez elikatzen da eta, bi horietan, udaletako errealitate zein sentsibilitateen aniztasuna aintzat hartzen da.

Batasunak indarra dakar. Gure sarea anitza da eta zeharreko ikuspegi nabarmena dauka. Osagai bi horiek nabarmendu behar ditugu“, adierazi du Beatriz Marcos andereak Bilboko Udalaren zinegotziak.

Emakumeek, politikan eta alor askotan, kostu pertsonal handia ordaindu behar dute, gizonezkoena baino handiagoa“. Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkate eta Lana eta Familiaren zaintza bateragarria egiteko eta Denboraren Kudeaketarako Batzordekideak azaldutakoaren arabera, “politikan gauden emakumeok gizonezko ereduei aurre egin behar izan diegu eta geure ‘jantzia’ osatzeko garaia heldu da, gizonezkoena eroan behar izan barik. Lana eta familiaren zaintza bateragarriak izateko beste aukerarik ez dago. Denboraren erabilera berriro aztertu ezean, berdintasuna ez da helduko eta politikan ardura-postuak atzitzeko gatza izango da guretzat.”

EMAKUMEZKO HAUTETSIEN HARRERA

Natividad Lopez de Munain andereak, Burgeluko alkateak, emakumezko hautetsi berriei harrerari (2019ko udal hauteskundeen ondoren) eta Basqueskola sareko ezagutzaren transferentziari buruz hitz egin duenez Bidea egitea erraztu nahi dugu gure lankideei beldurra gainditzen laguntzeko, adore emateko eta saiakera-errorea dinamikan gelditu ez daitezen. Gure helburuak besteontzako bizipen erabilgarriak ez galtzea da, arazoak kudeatzen irakastea lanean gogoz jarraitu dezaten. Emakumeok ardura-postura heldu eta horri eutsi behar diogu, hori baita egoera aldatzeko modu bakarra.

Behin sarean sartuta, zein beharrezkoa den ulertzera heltzen gara. Emakumezko hautetsiek elkarren berri izan eta haien eginkizunaren onura ezagutu behar dute. Emakumeok bertan errotzeko eta bestelako politika egiteko heldu gara honaino. Emakumeen elkartasunaren eta elkarrengandik ikastearen aldeko hautua egin dugu.“, azaldu du Paula Amieva andereak, Getxoko zinegotzi eta Basqueskola Sarearen kideak.

PRESTAKUNTZA

Prestakuntza Basqueskolaren giltzarria da. Sareak dagoeneko antolatu ditu hainbat jarduera: mintegiak, hitzaldiak, online zein aurrez aurreko tailerrak (esate baterako udal guztietan eskaintzen dena). Gainera, badira hurrengo hilabeteetarako beste batzuk aurreikusita. Eztabaidak sustatzeko eta benetako beharrizanak identifikatzeko espazioak dira.

Matxinatu behar dugu, gizartearen eskariari erantzunez. Berriro hezi, aurreiritziak eta ohiturak alde batera utzi“, esan du Duñike Agirrezabalagak, Donostiako zinegotziak.

 

SOLEDAD MURILLOREN HITZALDI NAGUSIA

Duela gutxi Berdintasunerako Estatu Idazkari izendatutako eta jardunaldiaren hitzaldi nagusia egindako Soledad Murillo de la Vega andereak, Salamancako Unibertsitatearen soziologo, irakasle eta ikerlariak goraipatu duenez, “Basqueskola aparteko bizipena da guztiz eta Espainiako Erresuma osoan kontuan hartu beharrekoa. Eusko Jaurlaritzarekiko solaskidetzan emakumezko hautetsi berriei laguntza eskaintzen die, ahalmena handitzeaz gain, batzuengandik besteengana ezagutzak helarazteko balio du. Basqueskola bizitza politikoa hobetuko duen inflexio-puntua da”. Bideo ikusi

Arlo politikoan, sarritan denbora alperrik erabiltzen da. Izan ere, denbora ez dago ez zenbatuta, ezta kontuan hartuta ere. Adibidez, etxeko ardurak ez dira agerikoak, ezta familia zaintzea eskatzen duen lan emozionala ere. Dirudienez, ez badituzu lana eta familiaren zaintza bateratzen, zure denbora txarto kudeatzen duzu, baina hori ez da egia.” Murillok adierazi duenez. “Dirua txarto erabiltzea kontuan hartzen da, baina ez denboraren kasuan, baina erabilera oker hori egon badago. Emakumeok gogaituta amaitzen dugu behin eta berriz gugandik kanpoko beharrizanei erantzun behar diegulako, horren ordainik gabe“, baieztatu du Berdintasunerako Estatu Idazkariak.

Erronka gure denbora balioestean eta kentzen digutena agerian uztean datza“, Murillok azpimarratu duenez. Hala, politikan jarduten duten emakumeentzako hainbat gako praktiko proposatu ditu: ez izan zalantzarik haien proiektuetan; erru-sentimendua baztertu eskuordetzean; gizartea ohitzea ez dagoela eguneko 24 orduetan azaltzeko prest; Zientzia Politikoen fakultateetan sartu horrelako gaiak partekatzera, hauteskundeetako teoria hutsetik urrun; eta zentzuzko ordutegiak ezarri. “Politikan, zenbat eta luzeagoak izan esku-hartzeak gero eta gaitasun handiagoa erakusten duzu. Ezin dira benetan laburragoak izan? Bilerak arratsaldeko zazpietan edo zortzietan egin behar dira?“, galdetu du Berdintasunerako Estatu Idazkariak.

 

Scroll to Top