Josune Irabien Marigorta

Josune Irabien Marigorta
Amurrioko Alkatea

[dropcap]01.[/dropcap]
Nola iritsi zinen politikagintzara?

Gaztetatik egon naiz sigla politiko batzuei lotuta. Alderdi politiko batekoa zarenean, nire kasuan bezala, barruko lanean hasten zara, eta lan horrek zerikusia dauka multzo ideologiko bati ekarpenak egitearekin, non pertsonala dena ere eransten duzun.

Politikagintza publikorako jauzia gero etorri zen, eta zirkunstantziala izan zen; hain zuzen ere, hortxe egoteagatik gertatu zen, eta une hartako beharrekin bat egiten nuela erabaki zutelako. Lehenik, Arabako Batzar Nagusietan egon nintzen, eta, orain, Amurrioko Udalean.

[dropcap]02.[/dropcap]
Zeintzuk dira politikagintzara sartzean topatu dituzun zailtasun handienak?

Nire ikuspuntutik, bi eragozpen egoten dira politikagintzara sartzean. Lehena, ez duzula xedetzat hartzen, eta pertzepzioan gertatzen den aldaketa horrek modua aldatzea dakar, pertsonala denetik abiatuta, egiten ari zaren horri aurre egiteko orduan.

Eta bigarrenak antolakundean bertan aurkitzen dituzun egitura hain zorrotzekin dauka zerikusia. Zorionez, egitura horiek “berrasieratu/normalizatu” egiten dira emakume bat denean hauteskundeetako zerrenda-burua lehen aldiz. Eta horrek, berez, albiste izateari uzten dio, onartutako zerbait bihurtzen delako. Edozein aldaketetan bezala, antolakundeak berak onartzeko denbora eduki behar du.

[dropcap]03.[/dropcap]
Zerk motibatzen zaitu gehien tokiko politikagintzan?

Herritarrekin harreman zuzena edukitzeko esparrua da. Garbi eta zintzoena. Norberak jasotzea pertzepzioak, eta gure jendearen bizi-kalitatea hobetzen jarraitzeko egitea lan. Batzuetan guk erabakitzen dugu non bizi, eta, beste batzuetan, tokiak aukeratzen gaitu. Edonola ere, lotura zuzena dauka garen horrekin, eta horregatik da garrantzitsua gure bizi-nahiekin bat egiten duen tokia izatea. Gure udalerriak bizi-kalitatea edukitzea lehentasuna da.

Hori horrela izateko ardura duenak konpromiso handia hartzen du, bai pentsatzeko orduan, bai politikak diseinatzean, bai bizi garen herria nolakoa den eta nolakoa izatea nahi dugun proiektatzean.

[dropcap]04.[/dropcap]
Eta zerk motibatzen zaitu gutxien?

Politikagintzan, gauzak asko ari dira aldatzen; baina, funtsean, politikagintzak eskatzen duen ardura-mailak erronka handia dakar udaleko bizitza eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko unean. Alkateari beti eskatzen zaio eskuragarri egotea, eguneko 24 orduetan. Eta, gainera, egunerokotasunean oso zaila da pribatua eta politikoa dena bereiztea, kalean zaudenean.

Zalantzarik gabe, udalerria zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta markatuago zaude, eta ni herri txiki batekoa naiz.

[dropcap]05.[/dropcap]
Zer-nolako garrantzia dute, zure ustean, berdintasun-politikek udal mailan?

Oso beharrezkoak direla uste dut. Gure agendan, lehentasunezko kontua izan behar dute. Zeharkako beste eremu batzuk egiten diren bezalaxe; hala nola, herritarren parte-hartzea, euskara, adinekoak edo gazteria. Denbora eta ardura gehiago eskatzen dute kontu horiek; izan ere, askotan, udalaren egituran eta pentsatzeko moduan eragiten dute.

Baina, batez ere, behar diren bitartekoekin jorratu behar dira, bizi dugun errealitateari egokituko zaion plangintzarekin. Berdintasun-gaietan, kontu bereziki lazgarriak daude, eta horregatik izan behar dute lehentasuna, eta horregatik ekin behar dugu genero-indarkeriaren inguruko gaietan… Baina ez dugu ahaztu behar egiteko gauza asko daudela oraindik, eta “egite” horrek etorkizunean eragingo duela.

[dropcap]06.[/dropcap]
Politikagintza aldatzen ari da emakumeen parte-hartze handiagoari esker?

Zalantzarik gabe. Eremu horretako sistema guztiz patriarkala izan da, eta hortik gatoz. Sistema hori ez zegoen bideratuta emakumeek, modu aktiboan, politikagintza publikoan parte hartzeko.

Ikuspegia; hots, politika egiteko moduari ematen zaion ikusmoldea aldatzen ari dira, besteren artean, erakundeetako bizitzan emakume gehiago egotearen ondorioz. Eta gaiak, emakumeek eskatu, landu edo komentatu ezean lehentasunezkotzat joko ez liratekeenak, sustatu eta garatu beharreko ekintza bihurtzen dira.

[dropcap]07.[/dropcap]
Nola susta litezke aukera politiko ezberdinetako emakumeen arteko itunak xede komunak bilatze aldera?

Formula, batere erraza ez dena, partekatutako xedeetatik abiatutako estrategiak sortzetik eratu behar da. Azken esperientziek argi erakusten dute zinegotzi eta alkate emakumeek elkarrekin egoteko eta esperientzia komunetatik lan egiteko guneak bilatzen dituztela, aldaketak ekarriko dituzten harreman-moduak zehaztuz.

[dropcap]08.[/dropcap]
Zer proposatuko zenuke Basqueskolarako?

Azken urteetan, Basqueskola erreferente bihurtu da, emakume politikarien egunerokoa indartzen laguntzen duten gai zehatzak jorratzeari begira. Gainera, emakume zinegotzi eta alkateen lana errazten duten esperientziak partekatzen laguntzen du. Hauxe da jauzia egiteko unea; jauzia egin eta hautetsi emakumeen sarea osatzeko unea, proiektu zehatzen inguruan aritzeko eta ingurune hurbilenean aldaketa solido eta egonkorrak eragiteko unea.

[dropcap]09.[/dropcap]
Zein aholku emango zenieke politikagintzaren mundura lehen aldiz sartu diren emakumeei?

Esploratzeko mundu bat da, irisgarria, tabuz jositakoa seguru asko, baina guztiz beharrezkoa da emakumeak hortik igarotzea. Emakumeak politikagintzan egoteko eta egote hori egonkortze aldera lan egiteko aukera da. Eta, horrela, beren erakundeetako egiturak eraldatuko dituzten eta egitura horietan aldaketak eragingo dituzten egoeretan buru izan ahal izatea bermatzeko aukera. Azken batean, guztiok dugu gaineratzeko zerbait… Eta hauxe da geure buruari egin beharko geniokeen galdera: nork egingo du gure alde, ez bagara gu geu hasten?

Uste dut gauzak aldatzen ari direla. Hitzez hitz errepikatuko dut bost urteko neska batekin edukitako elkarrizketa, itunek duten garrantziari buruzkoa:

“-Gaur harrapaketan ibili gara. Mutilak eraso eginez, eta neskak ere bai. Neskak eskutik hartuta geunden.

-Eta mutilak?

-Mutilak solte zeuden.”

 

Scroll to Top