Emakunde ikerketa-bekak. Lan-ildo berri bat: “Emakumeen lidergoa eta ahalduntze politiko eta soziala”
21/03/17
[su_heading]
[/su_heading]
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko hiru ikerketa-beka onartu ditu. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak egin du deialdia, 2017. urteari begira, 69.999 euroko balioarekin. Deialdi honetan, hiru beka mota daude, mota bakoitzari ikerlan desberdin bat dagokiola.
Beste bi ikerketa-ildo garrantzitsurekin batera, modalitate berri bat sustatu da, honako hau azter dadin: “emakumeek arlo soziopolitikoan erabakiak hartzeko orduan duten sarbidea, parte-hartzea eta eragina, eta emakumeen lidergoari eta ahalduntze politiko eta sozialari laguntzen dioten ekimenen eta estrategien bilaketa”.
Emakunderen ikerketa-bekei esker, kalitateko ikerketa-lan ugari egin dira emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan. Aipatu lan-ildo berriarekin, alderdi estrategiko batean sakondu nahi da, gizartean, emakumeen ahalduntzean eta emakumeen parte-hartze soziopolitikoan benetako aldaketak gertatzeari begira.
Informazio gehiago hemen: Irekia