Adierazpenaren eredua
Azaroak 25
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna
Aurten ere, Azaroak 25 – Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, Euskadiko udal guztietara bidali da Adierazpen instituzionalaren eredua. Eredua EUDELek eta Emakundek adostu dute, BERDINSAREAren Indarkeria Batzordearen baitan.
Gaur (azaroak 11, ostirala) egindako bileran, EUDELen Batzorde Eragileak aipatutako Adierazpena onartu du, eta udaletara bidaltzen da, erreferentzia-eredu gisa, hala badagokio, udal bakoitzak bere errealitatera moldatu dezan.
Adierazpen-erduarekin batera, ereduaren prestaketa-lanari eta gaiei buruzko testuinguru-agiria ere bidaltzen da..

