Basqueskolako emakume hautetsiak Gernikan izandako Euskal Emakume Hautetsien IV. Batzarrean parte hartu dute
EMAKUME HAUTETSIEN IV. BATZARRAK DEMOKRAZIA GARAIKO 116 BATZARKIDEAK OMENDUKO DITU
- Giro nasaiak eta generoak eragindako bazterketarik bako gizarterako bidea alkarregaz egiteko konpromiso sendoak markau dabe aurtengo ospakizuna.
- Batzarrak martiaren 8ko mobilizazinoetan parte hartzeko deia egin dau
(Gernikan, 2020ko martiaren 6an). Gernikan gaur egin dan Bizkaiko Emakume Hautetsien IV. Batzarrak, ehun urte baino gehiago dituan Batzarretako egoitzako jarlekuak bete ditu barriro, alderdi politiko eta sentsibilidade guztietako 200 emakume baino gehiago helburu komunaren alde alkartuta: gizonen eta emakumeen arteko benetako bardintasunean aurrera egitea. Aurton, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzeak bere itxurarik onena erakutsi dau, demokraziako hamaika agintaldietan Bizkaiko Batzarretan noiz edo noiz jarlekua izan daben 116 emakumeei omenaldi berezia emoteko.
Bizkaiako Batzar Nagusiak argitaratutako albiste osoa hemen irakurri
BIDEO IKUSI
ARGAZKIAK
