Beatriz Marcos González
Bilboko Zinegotzia
[dropcap]01.[/dropcap]
Nola iritsi zinen politikagintzara?
Pixka bat ezustean iritsi nintzen politikara. Leopoldo Barredarekin harremanetan jarri nintzen, Abokatuen Elkargoaren inguruko gai baterako, eta, zerrendak egin zirenean, nire izena bere mahaian zegoen. Hautagai batengan bilatzen zituen baldintza guztiak biltzen nituen, eta horrela sartu nintzen Bilboko Udalera, aurretik politikan egotea pentsatu gabe.
[dropcap]02.[/dropcap]
Zeintzuk dira politikagintzara sartzean topatu dituzun zailtasun handienak
Egia esan, ez dut inoiz zailtasunik topatu. Nire kasuan, profesional liberal bat bilatzen zuten, eta abokatua naiz. Betekizuna betetzen nuen.
[dropcap]03.[/dropcap]
Zerk motibatzen zaitu gehien tokiko politikagintzan?
Jendearekiko hurbiltasunak motibatzen nau gehien. Nola hurbiltzen zaizkizun, beren arazoak edo beharrak nola azaltzen dizkizuten, eta, batzuetan, arazo horiek konpontzeko aukera edukitzea, edo entzuteko norbait besterik behar ez duten pertsonak daudela ikustea.
[dropcap]04.[/dropcap]
Eta zerk motibatzen zaitu gutxien?
Egia esan, ez dago gustatzen ez zaidan ezer.
[dropcap]05.[/dropcap]
Zer-nolako garrantzia dute, zure ustean, berdintasun-politikek udal mailan?
Uste dut udal-mailan berdintasun-politikak direla politika guztiaren oinarria. Berdintasuna eta parekidetasuna etxean irakatsi behar direla uste dudan arren, udal-politikak, herritarrengandik hurbilen dagoen politika izaki, adibide eman behar du. Gutxinaka, baterako lanarekin, benetako berdintasun eraginkorra lortuko dugu.
[dropcap]06.[/dropcap]
Politikagintza aldatzen ari da emakumeen parte-hartze handiagoari esker?
Bai, jakina, uste dut ez dela politika bakarrik aldatzen ari; hau da, nire ustez, bizitza ari da oro har aldatzen. Egiazki, emakumeok lan asko daukagu, eta denbora gutxi; beraz, adituak gara taldeko lanean, eta oso oso eraginkorrak… Ez daukagu beste aukerarik
[dropcap]07.[/dropcap]
Nola susta litezke aukera politiko ezberdinetako emakumeen arteko itunak xede komunak bilatze aldera?
Nire ustez, ez dugu ahaztu behar emakumeak garela askotariko aukeretako emakumeak baino lehen, eta, emakumeak garen heinean, xede komunak dauzkagula.
[dropcap]08.[/dropcap]
Zer proposatuko zenuke Basqueskolarako?
Ikusgarritasun handiagoa eman behar zaion plataforma edo sarea da Basqueskola; emakume gisa dauzkagun xede komunak aprobetxatu behar ditugu, bultzada emateko.
[dropcap]09.[/dropcap]
Zein aholku emango zenieke politikagintzaren mundura lehen aldiz sartu diren emakumeei?
Indar handia eduki dezatela. Lan zoragarria dela, eta pertsona askori lagundu ahal zaiela horrekin. Lan asko egiten dela, baina oso lan atsegina dela.