Basqueskolak “Alianzas y redes de mujeres: retos y oportunidades” mahai-inguruan hartu du parte

Basqueskola participa en la mesa redonda: “Alianzas y redes de mujeres: retos y oportunidades”

2019ko ekainak 3

Jardunaldi horien helburua emakumeen, mugimendu feministaren eta instituzioen arteko aliantzei eta ahalduntzeari buruz hausnartzea izan da, agertoki berria XXI. mendeko bigarren hamarkadan suertatu den feminismoaren eztanda izanik, “feminismoaren laugarren olatua” ere deitua.

Izaskun Landaidaren hitzetan “Agertoki berri bat sortu da, non emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboari buruz, zein aliantzen eraikuntza sustatzen jarraitzeko estrategiei buruz hausnartzea beharrezkoa den.”

Nati Lopez de Munain Alzolak, Virginia Woolf Basqueskolaren izenean “Alianzas y redes de mujeres: retos y oportunidades“ mahai-inguruan hartu du parte:  Pilar Kaltzada González kazetaria eta Linking Ideas-eko aholkularia izan da moderatzailea eta hizlariak Itziar Gandarias Goikoetxea (Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa), Yolanda Barona Trapote (Emakundeko Kultsulta Batzordea), Belén Forniés Bello (Gipuzkoako Emakume Profesional, Enpresari eta Zuzendarien elkartea, ASPEGI) eta Aitziber Torre Aboitiz (LANDAXXI Landa Inguruko Emakume Elkartea) izan dira.

 

2012an sortu zenetik Basqueskola proiektuak izan duen ibilbidea azaldu zuen bertan eta nola emakume hautetsiak 2017an sortutako Basqueskola Sareko protagonista bilakatu ziren, formakuntzaren hartzaile huts izatetik barne-sare proiektu horren gidaritza hartu baitzuten. Hala, emakume hautetsiak dira Basqueskolaren estrategiaren buru, ideiak eta ekimen berriak sortuz tokiko udaletan egindako lan politikoari esker eta herritarren eta gizarte osoaren mesedetan.

Natiren hitzetan “Gure sarearen ibilbidea laburra baina intentsitate handikoa izan da eta lankidetza proiektu bateratuak gauzatzeko gakoa izan da, bakoitzaren jatorria kontutan hartu gabe.”

Horri gehitu dio: “Erakunde ezberdinetako eta ideologia anitzetako emakumeengandik abiatuta politikan emakume izateagatik ditugun oztopoak identifikatzeko gai izan gara, gizarte-eredu patriarkalari buruzko hausnarketa sakon bati esker. Emakume hautetsiek aurre egin beharreko egoerak ulertu eta azaltzeko lagungarria izan da hortaz jabetzea, eta horrela, aldaketak elkarrekin proposatu ahal izateko.”

Sare eta aliantzak aipatzean Natik honakoa proposatzen du: “Dinamika tradizionalak kolokan jarriko dituzten molde berriak bilatzean datza erronka. Gutxienez, politikagintzan dakigun bezala, nork irabazi eta nork galdu eredu tradizionalean errotuta baitaude. Dinamika hori apurtzean dago gakoa eta aliantzetan eta adostasunean oinarritutako politikagintza eredu berriak bilatzean.”

 

Scroll to Top