Basqueskola 2021 “Alkate aitzindariak” egutegia
Bide onetik goaz
[su_button url="https://basqueskola.eus/wp-content/uploads/2020/12/calendario-VWBasqueskola-def_imprenta.pdf" target="blank" background="#a7137d" icon="https://basqueskola.eus/wp-content/uploads/2016/07/favicon.jpg%22]Egutegia deskargatu[/su_button]
Mundu guztian, XVIII. mendeko lehenengo emakume zinegotzi eta alkateetatik hasita gaur arte, sufragio unibertsaletik haragoko eskubideak aldarrikatzera ausartu ziren aktibista, sufragista, mugimendu feminista eta emakume aitzindarien hainbat belaunaldi behar izan dira, komunitateetako lidergo politikoan aritu ahal izateko.
Ibilbide luze hori hasi zuten emakume guztiak aintzat hartuta, “Alkate Aitzindariak” proiektuak hauteskunde demokratikoetan hautatu ziren 5 kontinenteetako eta EAEko lehen alkateen hautaketa aurkezten du. Emakumeek tokiko politikan ikuspen eskasa izan dutenez, zaila izan da alkate horiei buruzko dokumentazio-arrastoa aurkitzea. Baina haiek, eta beste hainbeste figura historiko, gure erreferenteak dira, eta horregatik atera nahi ditugu argitara.
Emakume diren alkate aitzindari horien aktibismoeta inkonformismo-ibilbideak erakusten duenez, emakumeek tokiko politikan parte hartzea, edozein gizarte demokratikoren ezinbesteko baldintza, emakume antolatu askoren ekarpenei eta borrokari esker lortu zen. Mugimendu feminista gai izan zen emakumeen aldarrikapenak arlo publikoan eta politikan kokatzeko. Halaber, ezin ditzakegu berdintasunerako legeak, neurriak eta politika publikoak albo batera utzi, baldintza beretan parte hartzeko orduan egon diren desberdinkeria historikoak konpentsatzeko balio izan dutelako.
Bide onetik goaz 1979ko lehen hauteskunde demokratikoetan, emakume zinegotzi kopurua % 7 besterik ez baitzen, eta emakume alkateena, berriz, % 1,7 baino ez. Gaur egun, emakumeen eta gizonen arteko oreka handiena duten tokiko gobernuen buruan dago Euskadi: hautetsien % 46 eta alkateen % 29 emakumeak izanik. Progresio geldiezina.
Haiek hasi ziren, guk jarraitu egin genuen eta hurrengoei txanda pasako diegu
[su_divider top=”no” size=”1″]