Amaia Almirall López de Luzuriaga

Amaia Almirall López de Luzuriaga

Donostiako Zinegotzia

[dropcap]01.[/dropcap]
Nola iritsi zinen politikagintzara?

Bizitzaren ibilbidean beste pauso bat izan zen, zuzendaritza kargu batetik kargu politikora pasatzea aurreko agintaldiaren ondorio modukoa izan zen.

[dropcap]02.[/dropcap]
Zeintzuk dira politikagintzara sartzean topatu dituzun zailtasun handienak?

Maila politikoan, elkarrizketa falta eta maila pertsonalean agenda arazoak, udaleko eta etxeko agendak bateratzea. Susmoa dut ohikoak direla, beste hamaika eremutan ere ematen direlako.

[dropcap]03.[/dropcap]
Zerk motibatzen zaitu gehien tokiko politikagintzan?

Jendearen bizitza hobetzeko neurriak edo moduak aurkitzea.

[dropcap]04.[/dropcap]
Eta zerk motibatzen zaitu gutxien?

Behin eta berriro arazo berdinekin topo egin eta ezin buelta ematea.

[dropcap]05.[/dropcap]
Zer-nolako garrantzia dute, zure ustean, berdintasun-politikek udal mailan?

Oso handia. Mendeetako desberdintasunetik abiatzen gara maila guztietan, udalerriak ez dira salbuespena, egiten den guztia gutxi da egoera iraultzeko baina egiten den guztia beharrezkoa da berdintasunean oinarrituko den mundua eraikitzeko. Udal mailako neurriak gertuak dira eta ikusten dira egunerokoan; adibide batzuk aipatze arren, hirigintzan puntu kritikoak identifikatu eta ezabatzea, elkarteen dinamizaziorako ekintzak, zerbitzu desberdinetarako protokoloak bortizkeria kasuetan.

[dropcap]06.[/dropcap]
Politikagintza aldatzen ari da emakumeen parte-hartze handiagoari esker?

Aldatzen ari da politika feministak garatzen diren neurrian, emakumeen parte hutsa beharrezko baldintza da baina ez da nahikoa aldaketak eragiteko.

[dropcap]07.[/dropcap]
Nola susta litezke aukera politiko ezberdinetako emakumeen arteko itunak xede komunak bilatze aldera?

Seguraski erakundeetako Berdintasun Planetan erabiltzen diren antzekoak: elkarrizketarako aparteko guneak beharko dira, formalak eta ez formalak, konplizitateak sortzeko helburu argi eta zehatzen inguruan. Baina mailaz maila ikusi beharko litzateke, ezta?

[dropcap]08.[/dropcap]
Zer proposatuko zenuke Basqueskolarako?

Orain arte ailegatu zaizkidan materialak eta programak oso interesgarriak iruditu zaizkit. Agian urtean zehar gehiago sakabanatuz gero parte hartzea errazagoa izango litzateke.

[dropcap]09.[/dropcap]
Zein aholku emango zenieke politikagintzaren mundura lehen aldiz sartu diren emakumeei?

Pazientziaz hartzeko eta beren espazio propioak aurkitzeko, norberak pilak kargatzeko espazioak.

 

Scroll to Top