VWBasqueskolak Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren Emakume Politikoak 2025 Foroan parte hartu zuen

2025eko apirilaren 3an, osteguna, BOTEREA, GENEROA ETA POLITIKA: ZERGATIK EMAKUMEEK EZ DUTE ERREPIKATZEN? jardunaldia antolatu zuen Nafarroako Berdintasunerako Institutuak. Bertan emakumeek politikan parte hartzeko dituzten eskubideen inguruan gogoeta egin zen, eta erabakitzeko espazioetan parte-hartze eraginkorra hobetzeko estrategien inguruan hausnartu zen.

Jardunaldia zentzu zabalean politikan interesa duten emakumeei zuzenduta egon zen, esperientziarekin edo esperientziarik gabe, erakundeetako, sindikatuetako, elkarteetako eta abarretako kideei.

Esperientzia handiko emakumeek eta adituek hitzaldiak eman zituzten, besteak beste, VWBasqueskolako bi parte-hartzailek, Lurdes Lekuona Laburuk, Zalduondoko alkateak, Sonia Fernández Íñiguez de Herediak, Legutioko alkateorde eta zinegotziak, eta Eukene de Miguelek, idazkari teknikoak. VWBasqueskolaren helburua eta jarduerak aurkezteko aukera izan zuten.

Jardunaldi aberasgarria izan zen, Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako emakume hautetsien arteko hartu-emana sustatzeko. Bertan, partekatutako gogoetek ikaskuntzetan eta esparru komunetan aurrera egiten jarraitzeko aukera ematen zuten.

Esteka hauetan daude bideoak ikusgai (denak gazteleraz):

Scroll to Top