Formakuntza berria 2025-2026 euskal emakume eta zinegotzientzat!

Bultza ezazu zure lidergo politikoa online pilulak eta tailer presentzialak konbinatzen dituen 2025-2026 formazio berriarekin.

Helburua? Funtsezko trebetasunetan sakontzea, beste ikaskideekin sareak eta aliantzak egiten dituzun bitartean. Izan ere, tokiko politika genero-ikuspegia duen politika bihurtzeak tresnak, espazio seguruak eta sororitatea eskatzen ditu.

Askotariko eskaintza, interesatzen zaizkizun horietara apuntatzeko.

2025eko irailetik 2026ko apirilera.
Modalitate hibridoa (online + saio presentzialak EAEn).
Eduki praktikoak, ikuspegi teknikoa eta irisgarria dutenak.

Gai nagusiak:

  • Lidergo feminista I. Irailak 11
  • Lidergo feminista II. Urriak 11
  • Espazio politikoetan dominazio eta biolentzia teknikak borrokatuz. Azaroak 8
  • Berdintasun-politikak finantzatzea. Abenduak 11
  • Komunikazioa eta indarkeria sareetan I. Urtarrilak 8
  • Komunikazioa eta indarkeria sareetan II. Otsailak 14
  • Adimen artifiziala berdintasunari aplikatuta. Martxoak 12
  • Aliantzak eta sororitatea garatzea (ekintza kolektiborako tresnak). Apirilak 11

Prest zaude gurekin bat egiteko? Eman izena hemen. Informazio gehiago kaixo@virginiawoolfbasqueskola.eus-en

Elkarrekin tokiko politika eraldatzen!

Scroll to Top