Basqueskolak formula berriarekin ikastaro bat hasi du: aurrez aurrekoa eta online. Politika eraldatzailerako komunikazioa genero ikuspuntutik

Basqueskolak formula berriarekin ikastaro bat hasi du: aurrez aurrekoa eta online. Politika eraldatzailerako komunikazioa genero ikuspuntutik

Pasa den astelehenean, urriaren 9an, “Politika eraldatzailerako komunikazioa genero ikuspuntutik” ikastaroa aurkeztu zen. Euskadiko 36 emakume hautetsik ikastaro hau euskaraz edo gaztelaniaz egiteko aukera daukate.

Basqueskolak eskainitako ikastaro interesgarri honen metodologia zein edukiak ezagutu genituen Pilar Kaltzada eta Ana Erostarbe prestatzaileen eskutik.

Prestakuntza hau emakume hautetsiek beren eguneroko jardueran aurkitzen dituzten esperientziez hausnartzean datza. Batzuetan eta jakin barik, politika jardueraren garapena oztopatzen zein baldintzen duten alde batzuk badaude. Horregatik, ikastaro honek zailtasun horiei aurre egitekotan komunikazio eraginkorra nahiz eraldatzailea abian jartzeko tresnak eskaintzen du.

Hemendik aurrera plataforma birtualez landuko ditugun ikasteko moduluak honako hauexek dira:

  1. Jabekuntza: gure mezuaren kontrola hartzen. AHOTSA ETA ENTZUMEN AKTIBOA.
  2. “Nork bere ahotsa”: KOMUNKAZIO ESTILOAK
  3. KOMUNIKABIDEAK: berdintasuneko ikuspegia proiektatzea
  4. KOMUNIKAZIOA EZ BERBALA: estereotipoak eraldatzen

Berriro ere, abenduaren 11n ikusiko dugu elkar azkenengo saioan, ikastaroa baloratzekotan eta landutako gai bakoitzari buruzko hausnarketek sortutako ikasteak zein bizipenak elkartrukatzearren.

Scroll to Top