EUDELek eta Emakundek Gasteizen jazotako emakume baten azken hilketa matxista gaitzetsi dute

EUDELek eta Emakundek Gasteizen jazotako emakume baten azken hilketa matxista gaitzetsi dute

EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak eta Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak gogor gaitzetsi dute Gasteizen urriaren 12an emakume bat hil izana. Virginia Woolf Basqueskolak bat egiten du ere erailketaren gaitzespen irmoekin.

Emakundek abian jarri du kasu hauetan martxan jartzen den protokoloa, eta Gasteizko Udalarekin lankidetzan, urriaren 13an, asteazkena, eguerdiko 12etan Gasteizko Plaza Berrian egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du. Eusko Jaurlaritzako Berdintasuneko sailburu Beatriz Artolazabalek eta Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak parte hartuko dute. Eudelek ere bat egin du deialdiarekin, eta, Emakumearen Euskal Erakundeak bezala, herritar guztiak animatu ditu hilketa gaitzesteko ekintzekin bat egitera.

EUDELen adierazpena

[su_document url="https://basqueskola.eus/wp-content/uploads/2021/10/EUDEL.pdf%22]

Emakunderen adierazpena

[su_document url="https://basqueskola.eus/wp-content/uploads/2021/10/2021-10-12_NP_PO_Gasteiz.pdf%22]

 

Scroll to Top