2020ko Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna
Datorren urriaren 15ean, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren hamazazpigarren edizioa ospatuko da eta, aurreko urteetan bezala, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak eta Hazik egun honetako protagonistekin batera ospatu nahi dute.
Gaur egungo pandemia dela eta, aurten online jardunaldi batzuk egitea erabaki da. Urriaren 7tik aurrera, bideoz ikusi ahal izango dira behean agertzen diren hitzaldiak, non hainbat emakume adituk landa eremuko emakumeen inguruko zenbait gairi buruz hitz egiten duten. Urriaren 15ean, hizlari horiek mahai inguru batean parte hartuko dute, online ere bai, egungo krisiari eta horren ondorioz landa inguruneko emakumeentzat aldaketarako sortu diren aukerei buruz duten iritzia aurkeztuz.
HITZALDIAK (urriaren 7tik aurrera)
EGITARAUA
Urriaren 7tik 14ra
Urriaren 7tik aurrera esteka honetan egongo dira eskuragarri hiru hitzaldi hauen bideoak:
- María Olarte: “Nire ekintzaile trebetasunak, ahalduntze pertsonaletik”.
- Silvia Piris: “Askotarikoak eta elkarrekin garaiezinak garelako. Emakumeen partaidetza soziopolitikoa landa ingurunean”.
- Ana Elosegi eta Olatz Berastegi: Bakardadearekin batera bizitzea. Distantziamenduari aurre egiteko gakoak: indibidualetik kolektibora”.
- Beatriz García: “Emakume Nekazarien Estatutua. Nekazaritza- sektorean garatzea”.
Urriaren 15a
11:00etan, mahai-ingurua eskainiko da zuzenean, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak amaiera emango diolarik.
Mahai-inguru honetan parte hartzeko esteka posta elektronikoz bidaliko zaie aurrez izena eman duten pertsonei. Lekuak mugatuak dira.
Informazio gehiago hemen
Mahai-inguruan parte hartzeko klikatu hemen