Basqueskola Sareko “Sareak eta Aliantzak” lan-batzordea martxan jartzen hasi gara
Datorren asteazkenean, 2020ko ekainaren 10ean, lehen aldiz bilduko gara Basqueskola Sareko “Sareak eta aliantzak” lan-batzordean.
Batzordeak helburu hau dauka:
“Beste emakume-sare batzuekin aliantzak sortzea, maila politiko, tekniko eta profesionalean (Berdintasunerako Teknikak, beste eskualde eta herrialde batzuetako emakume hautetsi-sareak, eta lanbide-esparru desberdinetako emakume-sareak).”
Lehen topaketak elkar ezagutzeko eta guztion artean batzorde honen edukiak eta lan metodoak zehazteko balioko du.
DATA: Asteazkena, 2020ko ekainaren 10a
ORDUTEGIA: 16:30ean
ESPAZIOA: Bilera birtuala zoomaren bidez
Oraindik garaiz zaude parte hartzeko!
Basqueskola Sareko lan-batzordeak irekiak dira euskal udal-hautetsi diren emakume guztientzat.
Talde honetako kide izan nahi baduzu, bete formularioa eta bilerarako esteka bidaliko dizugu.
[su_spoiler title=”Inskripzioa”]
Error: Contact form not found.
[/su_spoiler]