EUDELek Europako gomendio dokumentu bat prestatzen lagunduko du emakumeentzako botere politiko handiagoa hartzeko

EUDELek Europako gomendio dokumentu bat prestatzen lagunduko du emakumeentzako botere politiko handiagoa hartzeko

Ibon Uribek, Galdakaoko alkatea, Bruselan, Europako Eskualdeen Batzordeko bilera batean parte hartu zuen, udalerri eta eskualdeetako beste lider batzuekin batera, jardunbide egokien berri edukitzeko eta Europako udaletan zein eskualdeetako legebiltzarretan emakumezko hautetsien ordezkaritza politikoa hobetzeko jarduerak proposatzeko asmoz.

EUDELen ordezkariak “Tokiko Soluzioei” buruzko panela partekatu du Norvegiako Oslo hiriko Alkatearekin eta Trbovlje Eslobeniako hiriko alkatearekin, hain zuzen ere, 2018ko munduko alkaterik onenaren saria jasotzeko hautagaia.

Ibon Uribek, Galdakaoko Alkateak, parte hartu zuen atzo, Euskal Udalerrien Elkartearen (EUDELen) izenean, urtarrilaren 21ean, Bruselan, arratsaldez, Udalerrien Euskal Erakundearen eta Europako Udalerri eta Eskualdeen Komitearen (CMRE) izenean, Europako Eskualdeen Komitearen gai bakarreko saio batean, honako izenburupean: «Europa emakumeentzat: emakumeen burujabetza hiri eta eskualdeetan». Topaketaren helburu nagusiak, udal jardunbide egokien berri elkarri ematea eta tokiko politikari zein adituen gogoetak biltzea izan ziren. Horrekin, gomendioei buruzko dokumentu bat osatu nahi dute, otsailean Komiteak izango duen hurrengo osoko bilkuraren baitan, hiri eta eskualdeetako 350 hautetsien artean banatzeko.

Eztabaidak oinarrizko bi galdera izan ditu ardatz: zeintzuk dira tokiko gobernuek burutu ditzaketen jarduerak emakumeen bizimodua hobetzeko asmoz? Nola hobetu daiteke emakumeen ordezkaritza politikoa erabakiak hartzeari dagokionez?

Topagune honetan, Europako Legebiltzarraren eta Europako Batzordearen ordezkariek parte hartu dute, Europako hiriburu nagusietako hautetsiekin batera, esate baterako, Brusela, Londres edo Viena. Saio honetan, hirietako sareen beste bozeramaile kualifikatu batzuk ere parte hartu dute, adibidez, Suediako Emakumeen Lobbya edo International Mayor’s Summit.

Emakumeek botere politikoa erabiltzea nahiz horretara heltzeko eta igotzea.

EUDELen ordezkariak “Tokiko Soluzioei” buruzko panela partekatu du Norvegiako Oslo hiriko Alkatearekin eta Trbovlje Eslobeniako hiriko alkatearekin, hain zuzen ere, 2018ko munduko alkaterik onenaren saria jasotzeko hautagaia.

Ibon Uribek hainbat datu eskaini ditu EIGEren (Genero Berdintasunari buruzko Europako Institutuaren) ​Berdintasunaren inguruko Europako indizeari buruzko datuak eskaini ditu. Horren arabera, ordezkaritza politikoari dagokionez, Europako Batasun osorako datuan berdintasunik falta nabaria agerian geratu da, izan ere, ez da %50eko batez bestekora heltzen (2015ean %48,5).

EUDELen eta CMREren ordezkariak oinarrizko hiru pausu eskaini ditu emakumeek botere politikoa eskuratu dezaten: 1) politikan sartzeko prest egotea; 2) bizitza politikoan sartzeko bideak eskaintzea; eta 3) botere politikoaren inguruneetara igotzeko bideak bermatzea.

Ibon Uribek azaldu duenez, «Danimarka bezalako salbuespenetan izan ezik, heltzeko bideak bermatzeko modua, batez ere, emakumeen ordezkaritza bermatzeko kuotak ezarrita edo horiek ipintzea onartu duten alderdi politikoen estatutuen bitartez heldu da”. Udal hautetsi gisa, Ibon Uribek honako proposamena egin du: «Arauetan izandako aldaketez gain, gizontasun-eredu berriak garatu behar ditugu berdintasuneranzko kultura-aldaketa sustatzeko​. »

Era berean, Galdakaoko alkateak adierazi du nola bermatu daitezkeen botere politikoaren inguruneetan gora egiteko bideak. Horretarako arauak arloz arlo aldatu behar direla esan du, arlo bakoitzaren ezaugarrien arabera, honako argudioarekin: «gizonok izaten gara botere handieneko arduretara heltzen garenok eta gehienbat gizonez osatuta egoten dira, esate baterako, Ogasuna, Ekonomia Garapena, Enplegua, Hiri Plangintza, Kirolak…»

Azkenik, Ibon Uribek nabarmendu duenez, emakumeen artean ere kultura-aldaketa egitea ezinbestekoa da​ gogoetarako eta autonomia garatzeko ​berezko espazioen bitartez. EUDELen Berdintasuneko arduradunak Euskal Autonomia Erkidegoan burututako hainbat ekimen aitzindariren berri eman du, gaur egun, Europako beste udalerri batzuei erreferentzia-eredua osatzen dutenak, esate baterako, Burujabetzarako Udal Eskolak edo Basqueskola Udal Emakumezko Hautetsien Sarea, EUDELek eta Emakundek sustatutakoa.

Ibon Uribek EAEn ezarritako beste jardunbide egoki baten adibidea aurkeztu du, Emakunderen Gizonduz programa, “gizontasunaren eredu berriak eskaintzeko, emakumeak bazterrean uzten dituen gizontasun hegemonikoaren analisi kritikoaren bitartez.”

Scroll to Top