Basqueskola Sareak prestakuntza-saio bat antolatu du Susana Covasekin, “Boteredun emakumeen boterea” izenekoa

Basqueskola Sareak prestakuntza-saio bat antolatu du Susana Covasekin, “Boteredun emakumeen boterea” izenekoa

Tokiko politikan egoki aritu ahal izateko, ezinbestekoa da emakumeak eta politikariak garen heinean gure barnean jarduten duten segurtasun-gabezia, zaurgarritasun eta beldur gisa agertzen diren agindu inkontzienteak lantzea. Horixe da azaroaren 6an (asteartean) Donostian Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udal-hautetsi, zinegotzi eta alkate Susana Covas pedagogo eta gizarte-psikologo argentinarrarekin elkartu zituen gai nagusia.

Lau orduz, hausnarketa sakon eta elkarrizketa bizien artean, gaur egun politikan parte hartzen dugunean dauden estereotipoetan eta ereduetan arakatu zuen taldeak, politikaren eremua berdintasunezkoagoa izateko lidergo motak eta estrategiak bilatzeko.

Truke horretan, oso alderdi garrantzitsuak esploratu ziren; hala nola, emakume politikari gisa gure eguneroko errealitatea eraldatzen saiatzen garen modua: «Kategoria existentziala aldatzen dugu, baina jokoa aldatu gabe, eraldatu gabe. Aldatzen ari gara, eta aginduak irtenarazten goaz, baina beste agindu batzuk daude, finkatuta daudenak eta identifikatzeko eta lantzeko zailak direnak», komentatu zuen eguneroko bizitzari aplikatutako generoan adituak.  

[su_note note_color=”#e3e3e1″]”Barrurantz begiratzea eta aldaketa guregandik eratzea da aldaketarako bide bakarra. Ez dago unean-uneko gertakarien mende, prozesuen mende baizik“[/su_note]

Emakumeen energiak askatzeko asmoz, politikan aritzeari begira, boteredun emakumeen artean oso presente dauden sentimenduak miatu zituzten: erruduntasuna, norberaren, lanaren eta familiaren kontziliazioa edota erantzuteko, aurka egiteko edo hurbileko ingurunearekin elkarreraginean aritzeko moduak. Subjektibotasun horren sakoneran, emakumeen gogoa modu berezian eta gizonezkoengan ez bezala hartzen duten agindu inkontzienteak daude.

[su_note note_color=”#e3e3e1″]”Hausnartzen ez badugu, ez gara gure kontraesanez ohartzen, eta deuseztatu nahi duguna errepikatzen dugu inkontzienteki”[/su_note]

Lehenengo saio horrek agerian utzi zuen gaur egun politikan parte hartzeko dauden estereotipoen eta ereduen gainean miatzen eta hausnartzen jarraitu behar dugula, politikaren eremua berdintasunezkoagoa izateko lidergo motak eta estrategiak bilatu nahi baditugu.

Scroll to Top