Emakume Hautetsien II. Biltzarra, Gernikan

Emakume Hautetsien II. Biltzarra, Gernikan

Martxoaren 3an, Emakume Hautetsien II. Biltzarra hartu zuten Bizkaiko Batzar Nagusiek, martxoaren 8ko (Emakumeen Nazioarteko Eguneko) ekitaldien harira.

[su_divider top=”no” size=”1″]

[su_divider top=”no” size=”1″]

Alderdi guztietako 200 emakume baino gehiagok eduki zuten hitzordua parte-hartze demokratikoaren toki sinboliko horretan, benetako berdintasuna aldarrikatu eta politikan nahiz alderdietan dagoen kristalezko sabaia, soldata-arrakala eta kontziliazio- eta erantzunkidetasun-eza salatzeko, emakumeei politikan gizonen baldintza beretan parte hartzea galarazten dieten faktoreak baitira horiek.

Virginia Woolf Basqueskolako emakumeen sarea egon zen lehenengo lerroan, gainerako emakume alkate eta zinegotziekin eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariarekin batera.

Edurne Pasaban mendizalea izan da 14 zortzimilakoak eskalatu dituen lehenengo emakumea, eta bere borroka- eta ahalduntze-ibilbideari omenaldia egin zitzaion ekitaldian.

Scroll to Top