
Emakumeenganako indarkeria politikoaren aurkako Argomaizen Adierazpenaren 150 atxikimenduak ospatzen ditugu baino gehiago behar ditugu! Urrunago iritsi behar dugu!
Nola har dezakezu parte?
- EAEko zinegotzia edo alkatea bazara, hemen sina dezakezu: https://basqueskola.eus/indarkeria/
- Zabaldu kanpaina eta erakutsi zure babesa: Partekatu zure sare eta kideekin.
Kanpainaren hurrengo faseetan ekintzak egingo ditugu, gizon hautetsiek ere ekimenari babesa eta konplizitatea erakuts diezaioten, baita Udalak neurri zehatzak hartzera animatzeko ere.
“Elkarrekin indarkeriarik gabeko politika bat sor dezakegu. Sinadura bakoitzak batu egiten du!”
#Argomaizekoadierazpena #VWBasqueskola