Miriam Garrido Remirez de Ganuza
Moreda Arabako alkatea (Araba)
[dropcap]01.[/dropcap]
Nola iritsi zinen politikagintzara?
2007ko udal hauteskundeetan, herriko emakume bat bila etorri zitzaidan zerrenda bat osatzeko asmoz. Bozka bategatik hautetsia izan nintzen. Baina urte batzuk lehenago, politikagintza kontutxo batzuetan aritu nintzela aitortu beharra dut. Betidanik politikaria izan naizelakoan nago.
[dropcap]02.[/dropcap]
Zeintzuk dira politikagintzara sartzean topatu dituzun zailtasun handienak?
Laneko, familiako zein udaletxeko bizitzak bateragarri egitea. Udalerri txiki askotan gainditzeke dugun ikasgai da
[dropcap]03.[/dropcap]
Zerk motibatzen zaitu gehien tokiko politikagintzan?
Proiektuak, ideia izatetik errealitate bilakatzen direnean.
[dropcap]04.[/dropcap]
Eta zerk motibatzen zaitu gutxien?
Karguaren bakardadeak, erabakiak hartzerako orduan, hartzen dituzun erabakien ondorioak neurtzeak eta erabaki horren azken arduraduna zu zeu zarela jakiteak.
[dropcap]05.[/dropcap]
Zer-nolako garrantzia dute, zure ustean, berdintasun-politikek udal mailan?
Egunero-egunero garrantzi gehiago ematen diet, batez ere, landa eremuan bizi zarenean. Rolak ez dira aldatu. Emakumeak etxeko eta zaintza lanetan zokoratua izaten jarraitzen du. Era berean, emakume nekazari (soldatapean) geroz eta gehiago egon arren, etxeko zama izaten jarraitzen dute.
[dropcap]06.[/dropcap]
Politikagintza aldatzen ari da emakumeen parte-hartze handiagoari esker?
Zalantzarik gabe. Politikagintza feminista baten aldeko apustua, bide ez-feminista bat baino hobea da. Errealitatea beste modu batean ikusten irakasten digu, diskriminazioa eta parekidetasun eza antzematen eta borrokatzen laguntzen digu, inguruan dugun errealitate sozialarekiko hurbilagoak bilakatzen baikara.
[dropcap]07.[/dropcap]
Nola susta litezke aukera politiko ezberdinetako emakumeen arteko itunak xede komunak bilatze aldera?
Politikagintzan, emakumeak publikoki gehiago ikustarazi beharko genituzke, eta erabaki guneetan, haien parte hartzea sustatu beharko litzateke. Horretaz gain, helburuen arabera lan egiteko espazio komun batzuk sortu beharko litzateke.
[dropcap]08.[/dropcap]
Zer proposatuko zenuke Basqueskolarako?
Jarrai dezala gu kontzientziatzen, genero aldetik parekideagoa den gizarte batera heltzeko, oraindik ere urratu beharreko bideaz ohar gaitezen.
[dropcap]09.[/dropcap]
Zein aholku emango zenieke politikagintzaren mundura lehen aldiz sartu diren emakumeei?
Egiten edo erabakitzen duzuna, egin ezazu zeuretzako dela pentsatuz.