María Jesús Soto De los Santos

María Jesús Soto De los Santos

Ordiziako Zinegotzia

[dropcap]01.[/dropcap]
Nola iritsi zinen politikagintzara?

Neure kabuz. Nire herrialdean hainbat ekintza politiko, sozial eta komunitariotan hartu dut parte.

[dropcap]02.[/dropcap]
Zeintzuk dira politikagintzara sartzean topatu dituzun zailtasun handienak?

Bat ere ez; bai hemen, bai nire jatorrizko herrialdean, harrera ona eduki dut.

[dropcap]03.[/dropcap]
Zerk motibatzen zaitu gehien tokiko politikagintzan?

Proiektu interesgarrietan eta herritarrengan eragin positiboa izango duten erabakietan parte izatea.

[dropcap]04.[/dropcap]
Eta zerk motibatzen zaitu gutxien?

Karguak hartu ondoren, herrialde honetan politika egiteko dagoen moduak. Nire ustez, gehiengo handiek ez dute komunitatearentzat egiten lan, beren buruarentzat baizik.

[dropcap]05.[/dropcap]
Zer-nolako garrantzia dute, zure ustean, berdintasun-politikek udal mailan?

Garrantzi nabarmena dute, baina, nire ustean, lortzeko asko dago oraindik ere.

[dropcap]06.[/dropcap]
Politikagintza aldatzen ari da emakumeen parte-hartze handiagoari esker?

Lortzeko izugarri dagoen arren, bai, asko.

[dropcap]07.[/dropcap]
Nola susta litezke aukera politiko ezberdinetako emakumeen arteko itunak xede komunak bilatze aldera?

Elkarrizketa irekiagoarekin, aukera gehiagorekin, elkarri gehiago lagunduz.

[dropcap]08.[/dropcap]
Zer proposatuko zenuke Basqueskolarako?

Orientazio handiagoa duten gaiekin eta prestakuntza handiagoarekin antolatu ahal izatea, politikaren arloan aurrera egiteko, eta erakundeetan eragin handiagoa izateko. Bestetik, ordutegi malguagoa, egun osoa lanean igarotzen dugunontzat.

[dropcap]09.[/dropcap]
Zein aholku emango zenieke politikagintzaren mundura lehen aldiz sartu diren emakumeei?

Ez diezaiotela beren buruari kikiltzen utzi, praktikan jar ditzatela beren ideiak eta proiektuak, aurpegia eman dezatela, iker dezatela, irakur dezatela; onena bila dezatela, eta horren alde borrokatu. Negoziatu, itundu eta akordioak egin behar badira, ahatz ditzatela ezberdintasun politikoak eta komunitatearentzat onena den horretan pentsa dezatela.

Scroll to Top