Euskal Autonomia Erkidegoko zinegotzi eta alkate kideak, Virginia Woolf Basqueskolatik idazten dizuegu Argomaizko Adierazpenarekin bat egitea proposatzeko. Politikan dagoen indarkeria sexistaren aurkako adierazpena, genero arrazoiengatiko edozein adierazpen edo praktika diskriminatzaile salatzen dituena eta ekintzara bultzatzen duena.
Emakume zinegotzi eta alkateen aurkako indarkeria ikusarazi nahi dugu, gure eskubide politikoak modu askean baliatzen ditugula bermatzeko, erabakiak hartzeko eta ordezkaritza aukera osoarekin izateko, horrez gain, Istanbulgo Hitzarmenarekin bat datozen legegintzako neurriak eta tokiko neurri politikoak sustatu nahi ditugu.
Horregatik, EAEko tokiko emakume hautetsi guztiei dei egiten diegu, gure interesen arabera aliatu eta elkar babestu zein laguntzeko.
Adierazpen honekin BAT EGIN DEZAKEZU esteka honen bidez.
Elkarrekin indartsuagoak garelako. Elkarrekin indar gehiagoz eragiten dugulako.
Sinatu eta partekatu!
Informazio gehiago nahi izanez gero, aitorpena hemendik jaitsi edo idatzi helbide elektroniko honetara: kaixo@virginiawoolfbasqueskola.eus