Basqueskola 2021, udalerrietako emakume hautetsien sarea, bete-betean

Basqueskola 2021, udalerrietako emakume hautetsien sarea, bete-betean

COVID-19ak sortutako egoera dela-eta ingurune digitalera egokitzen joan garen 2020 baten ondoren, aurten ere aurrez-aurreko formatuan ekingo diogu jarduerari, online konektatuta jarraitzeko baliabide teknologiko berriei uko egin gabe.

Inoiz baino konektatuago dagoen Sarea

EUDELek eta Emakundek gune plural hau sustatu dute 2012az geroztik; bertan, EAEko udaletako sentsibilitate guztietako emakume hautetsiek hartzen dute parte.

[su_note note_color=”#e3e3e1″]Basqueskolak “bere espazioa” eskaintzen du, banakako zein taldeko elkartasun aliantza sare bat osatzeko, lidergo sendoak eta adostasun egonkorrak garatu ahal izateko, horrela, udalerri berdinzale, inklusibo eta indarkeria matxistarik gabekoetarantz aurrera egiten jarraitzeko.[/su_note]

Basqueskola Sarearen parte hartzeko guneak ezagutzera gonbidatzen zaituztegu:


Ahalduntzea prestakuntzaren bidez:

Trebakuntza-eskaintza maiatzaren 20an hasiko da Santurtzin, Sare sozialak: komunikazioa ahalduntzearen ikuspegitik aurrez-aurreko lantegiarekin. Gaztelaniaz egingo da, eta euskaraz izango den bigarren edizio bat egingo da ekainaren 17an, Elgoibarren. June Fernandez kazetariak emango ditu bi lantegiak. Pikara Magazineko aldizkariaren fundatzaile eta koordinatzaileetako bat da, eta hamarkada bat baino gehiago darama genero-ikuspegiko komunikazio-ikastaroak ematen.

Maiatzaren 25ean, 16:00etan, BasqueAdituak online formakuntza pilula berri bat izango dugu, Hirigintza-politikak ere generoa dute izenburupean, bi emakume hautetsi beteranoren eskutik. Josune Irabien Marigorta, 2011tik 2020ra Amurrioko alkatea izan dena, eta Iraida Saénz de Lafuente, Aiarako zinegotzia izan dena 2011tik 2019ra. 2021erako aurreikusita dauden genero-ikuspegidun udal-kudeaketari buruzko lau piluletatik lehena da, BasqueAdituak programaren barruan txeratzen dena, 2020an hasi zen emakume hautetsien artean ezagutzak trukatzeko gunea.

Egin klik hemen programa ikusteko, 2020ko bi pilulak barne: Genero-ikuspegia udal-politiketan aplikatzea eta Denboraren erabilera eta emakumeen parte-hartze politikoa.

Irailaren 6an, 16:30ean, Coaching-a eta Lidergoa Ikastaroa, oraingoan Burgelun (Araba), Maru Sarasolarekin, talde eta erakundeen kudeaketan aditua. Dozenaka euskal alkate izan dira ikastaro honetan. Taldeko 5 hausnarketa-saio eta parte hartzeko dinamikak ditu, jarduera politikoan lidergoa garatzeko diseinatuak, ikuspegi eraldatzaile eta genero-ikuspegitik.

Azkenik, Basqueskola Ibiltaria eskaintzarekin jarraitzen dugu, Basqueskola ibilbide ibiltari batean hurbiltzen duen tailerren programarekin (udalerrietan antolatuta). Lantegi labur bat, Basqueskola zer den gertutik ezagutzeko eta euskal politika lokalean berdintasuna agenda politikoaren erdigunean kokatuko duen ikuspegi berri bat eraikitzeko helburuaz gogoeta egiteko. Programa honek aliantzak eta elkartze-sareak sortzeko hurbiltzen ditu hautetsiak, eta aukera ematen digu euskal emakume udal-hautetsien sare horrekin konektatzeko eta kide izateko sentimendua sortzeko.

Zuen udalerrian saio bat antolatzeko eskaera egitera animatzen zaituztegu, baita zenbait udalen arteko topaketa bat antolatzera ere!


Basqueskola 2021 Jardunaldia

Gorde data! Aurreratu nahi dizuegu irailaren 25ean Basqueskolaren urteko jardunaldia egingo dela Donostiako Udalean. Euskal udalerrietako denborari eta zainketei buruzko hausnarketa izenburupean, urtebeteko pandemiaren ondoren ikusi ahal izan den bezala, arazo bereziki garrantzitsu batean sakontzeko aukera izango dugu. Udal zaintzak kudeatzeko eredu batzuk ezagutuko ditugu eta hautetsien artean praktika onak trukatuko ditugu. Laster jakinaraziko dizkizuegu antolakuntzari buruzko xehetasun guztiak.

 

 

 

Scroll to Top